Lehen Hezkuntzako ikasleak gara.Hezkuntza premia bereziak dituzten umeekin lan egingo dugulako aukeratu dugu gai hau.Gai honen inguruko zenbait informazio interesgarri eskainiko dugu.Eskerrik asko gure bloga bisitatzeagaitik.
RSS

miércoles, 24 de noviembre de 2010

Supergaituak



Adituen arabera, kasuen % 98a baino gehiago diagnostikatu gabe dago, hau da, 100 haurretatik 3 haur supergaituak dira eta beraien gurasoek eta irakasleek ez dute jakiten. Horren arrazoia bada, informazioa eskasa izaten dela eta horren ondorioz haur askok haien ikasketetan porrotak izaten dituzte, ez baitira beraien klaseko kideen erritmora moldatzen, haur horien interesguneak gelakoetatik oso urruti daudelako. Beren adimen adinaren eta adin kronologikoaren artean ikaragarrizko tartea egoten da, eta horrek beste haurrekin erlazionatzeko zailtasunak eragiten die.
Haur hauek zenbait arlotan talentu bereziak izaten dituzte, baina ez arlo guztietan. Adibidez, ahozko komunikazioan, matematiketan, musikan, kiroletan, arlo artistikoan…

Oso zaila izaten da haur bat talentu apartekoa den edo ez jakitea, ez baitago adostasunik ez teknikarik hori definitzeko, beraz, ohiko adimen probez baliatu beharra dago eta horrek zailtasun handiak ekartzen ditu ebaluatzeko garaian.

Talentu aparteko haurra abilezia kognitibo ia guztietan gutxienez 130eko puntuaziotik gora duena da. Horietan guztietan desbiazio tipikotik bi puntu baino gehiago igotzen bada, hots, bere adineko haurren batez bestekotik gora baldin badago, talentu aparteko haurra dela esan daiteke. Talentu aparteko hori oso altua bada, hau da, adimen gaitasunak 160ko puntuazioa gainditzen badu, jeineun maila duela esaten da. Populazioaren %0,01 baino gehiago ez dira jeinuak. Beraz, talentu aparteko haurren artean mailak daude, eta oso maila altua dutenak jeinuak direla esaten da.

Test ugari egiteko aukera dago hurrengo orrialdean:

aipatutako informazioa lortzeko:

http://www.ucm.es/info/sees/web/diagnosticos.htm

0 comentarios:

Publicar un comentario