Lehen Hezkuntzako ikasleak gara.Hezkuntza premia bereziak dituzten umeekin lan egingo dugulako aukeratu dugu gai hau.Gai honen inguruko zenbait informazio interesgarri eskainiko dugu.Eskerrik asko gure bloga bisitatzeagaitik.
RSS

jueves, 18 de noviembre de 2010

AUTISMOA

Lehenik eta behin, esan beharra dago autismoa ez dela gaixotasun bat, baizik eta sindrome bat.

Esan daiteke pertsona bat autista dela bere bizitzan inoiz honako ezaugarrietatik 7 gutxienez baditu edo izan baditu:

  • Ez du begietara begiratzen. Ia ez du hitzik egiten edo hitz egiteari utzi dio.
  • Entzuten dituen esaldiak errepikatu egiten ditu.
  • Entzumen estimuluen aurrean ez du erantzunik ematen.
  • Objektuenganako obsesioa.
  • Ez du inorekin jolasten.
  • Ez du erantzuten bere izena entzuten duenean.
  • Ez du inolako agindurik betetzen.
  • Kontaktu fisikoa ekiditzen du.
  • Zenbait soinu edo argi jasaezinak egiten zaizkio.
  • Edo hiperaktibitatea edo pasibitatea erakutsi dezake.
  • Agresibitatea edo autoagresibitatea adierazi dezake.
  • Ezin ditu aldaketak jasan, ohiturak behar ditu.

0 comentarios:

Publicar un comentario