Ehun urte baino gehiago daramate down sindromea zer den deskribatzeko. Oraindik ez dute sendatzeko biderik aurkitu. Sindrome hau gorputzeko zeluletan soberan dagoen kromosomak eragiten du.
Datuek kontuan hartuta, ama zenbat eta helduago izan, haurrak Down sindromea izateko aukera gehiago ditu. Baina harreman hori ez dago oraindik batere argi. Munduan jaiotzen diren 700 umeetatik batek izaten du gaixotasun hau, eta ama zenbat eta zaharragoa izan, probabilitate gehiago daude jaioberriak sindrome hau izateko. 45 urtetik gorako erditzetan, 40 haurretatik batek izaen du.
Atzerapen mentala izan arren, horrek ez du esan nahi haur hoiek ezin dutenik ikasi. Beste haurrekin konparatuz, motelago ikastendute, baina horretarako ingurune normal batean hazi behar dira. Bai hezkuntza, eta baita gizartean aldaketa gehiago eman beharko lirtaeke horretarako.
Honako hauek dira osasun arloan eman diren aurrerapen batzuk: lehen pentsatzen zen ezin zutela irakurri. Gaur egun egite zaien osasun jarraipenari esker ikusmen arazoak dituztela ikusi da. Irakurtzerakoan arazoak dituzte ikusmen arazoak dituztelako. Metabolismoan ere arazoak izaten dituzte, horregatik "gizenak eta traketsak" ematen dute. Arazo horretarako, pastila batzuk dituzte metabolismoa ondo jartzeko.
Gizarte arloan ere aurrerapenak eman dira. Gaur egun ez dira isolaturik bizi eta hainbat zerbitzu dituzte eskura. Jendeak down sindromea duten pertsonekin bizitzen ikasi du eta onartu egin ditu. Hau beraien bizitza askoz normalagoa eta bizitzeko poztasuna eragiten die.
Informazio gehiago: http://www.santurtzieus.com/gelairekia/testuak/irak/kromosoma_baten_gorabehera.htm
0 comentarios:
Publicar un comentario