Diagnostikatutako ume gehienek nahaste konbinatu bat izaten dute arreta eza eta hiperaktibitatea barnean biltzen direlarik.Kasu batzuetan sintomatología lehenengoan edo bigarrenean bakarrik aurkezten da, arreta eza dagoela ohartu gabe, baina bai batzueri eta bai besteei berdin izendatzen zaiela jakin beharra daukagu. Oso logikoa ez da gertatzen, baina ikuspegi diagnostikotik ikusita gutxienez horrela da, nahiz eta umearekin harremanetan dauden profesional eta pertsonak ondo ezagutu umeak dituen ezaugarriak.
SINTOMA NAGUSIAK:
1. Sarritan zehazkizunei ez die arreta nahikoa jartzen edo etxeko lanetan, lanean edo beste jardueretan utzikeriaren ondorioa akatsetan erortzen da.
2. Maiz zereginetan eta jokoan arreta mantentzeko zailtasunak izaten ditu.
3. Askotan zuzenean hitzegiten zaionean ez duela aditzen dirudi.
4. Sarritan ez ditu jarraibideak jarraitzen eta ez ditu eskolan lanak, aginduak edo betebeharrak betetzen.
5. Askotan zereginak eta jarduerak antolatzeko zailtasunak ditu.
6. Maiz ahalegin mental jarraitua (etxeko edo eskolako lanak) dituzten zereginak ekidin egiten ditu.
7. Sarritan zeregin edo jardueretarako gauza beharrezkoak galtzen ditu (jostailuak, eskolako ariketak, arkatzak, liburuak edo tresnak).
8. Askotan garrantzigabeko estimuluengatik errezki galtzen du arreta.
9. Maiz eguneroko jardueretan arduragabea da.
- Hiperaktibitatea:
1. Askotan, bere eskuak eta oinak larregi mugitzen ditu, edo bere eserlekuan asko mugitzen da.
2. Sarritan ikasgelan edo geldi egon behar den momentuetan bere eserlekutik zutitzen da.
3. Maiz momentu ezegokietan salto edo korrika egiten du.
4. Askotan, lasai jolasteko, zailtasunak izaten ditu.
5. Sarritan “martxan” egongo balitz bezala egoten da, motore bat izango balu bezala funtzionatzen du.
6. Maiz larregi hitzegiten du.
- Inpultsibitatea:
1. Askotan erantzunak arinegi ematen ditu, galdera osoa bukatu gabe.
2. Sarritan txanda mantentzeko zailtasunak izaten ditu.
3. Maiz besteen jarduerak geldiarazi edo tartean sartzen da (hizketa edo jokoetan sartzen da).
Informazio gehiago eskuratzeko sartu orrialde honetan:
0 comentarios:
Publicar un comentario