Gaia “hezkuntza berezia” da eta hau aukeratzeko arrazoia honako hau da:
Etorkizunean irakasle bezala arituko gara eta oso garrantzitsua iruditzen zaigu arazo ezberdinei aurre nola egin jakitea, askotan ez baitakigu nola jokatu zenbait kasuren aurrean.Asko dira haurrek ikasketa prozesuan aurki ditzaketen zailtasunak eta gure zeregina irakasle bezala garapena oztopatzen duten muga horiek gainditzen laguntzea izango da, motibazioa funtsezkoa izanik.
Haur bakoitza mundu bat da eta bakoitzak bere premiak izango ditu. Haurrak ezagutu, behatu eta giro egokia sortuz, ikasketa errazten saiatuko gara. Beti ere, segurtasuna eta maitasuna eskainiz.
Beraz, blog honetan, haurrek izan ditzaketen beharrizan ezberdinetara egokitzeko informazio lagungarria jartzeko asmoa daukagu.
Honetarako gaitasun mota jakin batzuetan arreta berezia jarriko dugu, hala nola autismoa, entzumen urritsuna, hiperaktibitatea, Down sindromea eta haur supergaituak.
Hasteko, azalpen txiki bat emango dugu berezitasun bakoitzaren ezaugarriak eta puntu nagusiak azalduz.
0 comentarios:
Publicar un comentario