ZER EGIN DEZAKET ORAIN?
Behin diagnostikoa eskuetan dugula, oso garrantzitsua da abian jarri dugun prozesu horretan nahitaez parte hartuko duten eragileekin (audio-protesistak, zentro inplantatzaileetako profesionalak, logopedak, hezitzaileak…) eta babes garrantzitsua eskain diezaguketen beste batzuekin harremanetan hastea: elkarteak, familiak…
Kontuan izan behar dugu hizketa gai dugun prozesu honek epe luzerako lana eta ahalegina ekarri beharko duela; beste nolabait esanda, iraupen lasterketa da; hala eta guztiz ere, gure inguruan eskuragarri izango ditugun baliabideak ugariak garrantzitsuak direla kontuan izan behar dugu, prozesu hau guztia ahalik eta ondoen jasan ahal izateko.
NORA JO?
Diagnostikoaren ondorengo lehen uneetan, oso garrantzitsua da pauso tinkoak ematea; zer esan nahi dugu horrekin? Eskuragarri dugun informazioa ugaria da eta, ziur asko, jende asko topatuko dugu beren iritziak, esperientziak eta abarrak kontatzeko prest: familia, askotan, ez da gai izaten informazio pilo hori gainditzeko, eta garrantzitsua da lasaitasuna mantentze eta zuen burua baretzeko gai izatea. Izan ere, hori izango da bat-batean etorriko zaizkizuen gaiei aurre egiteko modurik onena.
Horren inguruan, aipatu beharrekoa da Elkartera jotzea lagungarri izan litekeela, han informazioa, aholkua eta abar eman ahal izango baitizuete erabakiak hartu beharko dituzuen gai ugariren gainean.
Gogorazten dizuegu zuen Udal Gizarte Zerbitzuetan lortu dezakezuela laguntzak ekonomikoak, ziurtagiriak eta abar.
NOLA KOMUNIKATUKO NAIZ BERAREKIN?
Komunikazioaz hitz egitean jakin behar dugu hori egiteko aukera ugari dagoela; lehenik eta behin, ahozko hizkuntza etortzen zaigu burura, normalean erabiltzen duguna baita; hala ere, egunerokotasunean ere erabiltzen ditugun beste komunikazio mota batzuk ahazten zaizkigu: gorputz hizkuntza, keinu naturalak, aurpegiko adierazpidea... horri guztiari komunikazioan muga motaren bat duen pertsonekin txandatzeko eta areagotzeko sistema gisa erabili ahal izateko sortu izan diren hizkuntza, metodo, estrategia,... saila gehituz gero, konturatuko gara aukera zabala izango dugula.
Gehienetan familiek eta hezkuntza arloan eta (bir)gaitze lanetan jarduten duten profesionalek beraiek aholkatuko dute erabakia hartzea, landu eta indartu beharreko apustua... hala ere, askotan komunikazio osoaren alde egin beharko dugu, hau da, gure esku dauden komunikazio baliabide guztiak beharko ditugu haurrak erraztasunez mezuak jaso eta igor ditzan, azken batean hori baita garrantzitsuena, eta pertsona gisa duen eskubide hori betetzeko ahal duguna egin beharko dugu.
HITZ EGINGO AL DU?
Esan dezakegu Entzumen Urritasuna duen edozein haur, garaiz diagnostikatuta eta garaiz anplifikatuz eta errehabilitatuz, hitz egitera irits litekeela, horrekin batera beste arazorik ez baldin badu. Hala ere, ezin da zehaztu noiz hasiko den, zein izango den bere ahotsaren kalitatea, zein hizkuntza garapen maila lortuko duen..., horrek faktore askotan izango baitu eragina: Entzumen Urritasuna agertzeko unea; galera maila; protesi egokitzapena egingo den unea; erabilitako protesia; kasu bakoitzaren gaitasuna eta ezaugarriak; ingurutik jasotako suspertzea...
http://www.ulertuz.org/eusk/hijo.asp
Bideo honetan guraso batzuen testimonioak entzuk daitezke, haien seme alaben kasuak kontatzen.
viernes, 26 de noviembre de 2010
NIRE SEME-ALABAK ENTZUMEN URRITASUNA DAUKA ETA ORAIN ZER?
Posted in Entzumen Urritasuna |
2:42 | by judit
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario