Lehen Hezkuntzako ikasleak gara.Hezkuntza premia bereziak dituzten umeekin lan egingo dugulako aukeratu dugu gai hau.Gai honen inguruko zenbait informazio interesgarri eskainiko dugu.Eskerrik asko gure bloga bisitatzeagaitik.
RSS

martes, 23 de noviembre de 2010

JAIOAURREKO DIAGNOSTIKOA

  Jaio aurretik antzeman daiteke haur batek down sindromea duela. Baita kromosomekin lotutako beste hainbat irregulartasun. Lehen, haurra jaiotzen zenean egiten zitzaion diagnostikoa, hau da, erditu ondoren. Orain, ordea, erditu baino lehen egin daiteke diagnostikoa, eta ziurtasun osorekin.
Osasun arlo honetan aurrerapausu gehiago eman behar dira oraindik. Diagnostikoa egiteko fetuaren inguruan dagoen likido bat hartzen dute zelula horrek dituen kromosomak aztertzeko. Honela down sindromea edo bestelako anomalioarik duen ziurta daiteke. Beste hainbat teknika ari dira frogatzen sindrome hontaz ohartarazteko, adibidez; odol analisi batzuk.
   Oso garrantzitsua da down sindromeren diagnostikoa garaiz egitea. Horrela, gurasoaek aukera dute egoeraz kontzientziatzeko. Gurasoen esku dago haurdunaldiarekin segitu ala ez. Nire ustez, oso erabaki garrantzitsu da hori. Down sindromea duen haur bat edukitzea lan asko eskatzen duelako.

 

0 comentarios:

Publicar un comentario