NOLA ANTZEMAN ETA TRATATU BEHAR DA TRANSTORNO HORI?
Diagnostiko egokia egin eta tratamendua jartzea prozesu bat izaten da, denbora luze samarra eta zenbait profesionalen elkarlana eskatzen duena.
Era horretako trastorno bat duten umeen arazoak gurasoek nahiz irakasleek detektatzen dituzte beste inork baino lehenago. Garrantzi handikoa da, beraz, horien artean komunikazio egokia egotea. Eta behin umeak horrelako trastorno bat izan dezakeela susmatuz gero, hurrengo pausoa aditu baten laguntza eskatzea izango da (pediatra, psikologoa, edo baita psikiatra ere).
Tratamendurako, hainbat lerro jorra daitezke nagusiki: terapia psikologikoa, gurasoen heziketa, estrategia egokia eskolan eta, azken bide gisa, botika edo farmakoak. Ikus ditzagun bide horiek, labur-labur:
- Gurasoen aholkularitza. Tratamendua eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa da gurasoei beren seme-alabak tratatzen laguntzea, eta horiek hezteko estrategia egokiak diseinatzea. Horregatik, hiperaktibitatea duten umeen guraso-elkarteak oso baliagarriak gerta daitezke lan horretan.
- Eskolan. Trastorno hori duten umeek gainbegirada eta zaintza berezia behar dute irakasleen aldetik. Ikasgaiak beste era batera antolatu behar litzaizkieke (ahal den neurrian), eta motibazio berezia eskaini.
- Tratamendu psikologikoa. Psikologo edo psikiatra baten eskutik, terapiak umearen pentsamendua antolatu eta bere portaera eta eskolako errendimendua hobetzen lagunduko du.
- Botikak. Betiere pediatraren aginduei jarraituz, normalean psikoestimulatzaileak edo depresioaren kontrakoak erabili ohi dira, kasu bakoitzaren ezaugarriak baloratu ondoren.
ZER EGIN DEZAKETE GURASOEK?
- Ez saiatu bi gauza (edo gehiago) batera lortzen. Hobe da banan-banan joatea.
- Ume bakoitzaren ahalmenak kontuan izan, noraino irits daitekeen oso argi edukiz.
- Ez utzi tratamendua bertan behera, umea sasoi txarra pasatzen ari den arren.
- Umeari hitz egiterakoan, begietara begiratuz eta hurbiletik egin beharko genuke. Eta ondo entzun eta hobeto ulertu digula ziurtatuz betiere.
- Hobe sarietara jotzea, zigorrak erabiltzea baino. Zerbait ondo egin duenean hori onartu eta “saritzea” baino gauza hoberik ez dago.
- Saiatu umea giro antolatu batean bizi dadin: ordena, ordutegiari jarraituz, errutina batzuei eutsiz, etab.
- Erakutsi umeari bere sentimenduak eta jarduerak interesatzen zaizkigula. Guri horrela iruditu ez arren, gure onarpena eta laguntza behar-beharrezkoak baititu.
Informazio gehiago jasotzeko:
http://guraso.com/kolaborazioak/nola-jokatu-hiperaktibitatea-eta-arreta-falta-duten-umeekin/
miércoles, 24 de noviembre de 2010
HIPERAKTIBITATEA
Posted in Hiperaktibitatea |
0:42 | by Garazi
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario