Lehen Hezkuntzako ikasleak gara.Hezkuntza premia bereziak dituzten umeekin lan egingo dugulako aukeratu dugu gai hau.Gai honen inguruko zenbait informazio interesgarri eskainiko dugu.Eskerrik asko gure bloga bisitatzeagaitik.
RSS

lunes, 29 de noviembre de 2010

AUDIFONOAK ETA INPLANTE KOKLEARRAK

ZER DA AUDIFONO BAT?
Audiofonoa soinua anplifikatzeko funtzioa duen laguntza tekniko mota da, soinua hautematea errazteko.

Entzumen galera mota asko eta hainbat maila daude. Horregatik daude audiofono asko eta banakoen behar ugari tratatzeko ezaugarri eta funtzio aukera zabala dute.

Gaur egun, audiofonoek erabiltzen duten teknologian arreta jarriz gero ohartuko gara bi mota daudela, audiofono analogikoak eta digitalak:

  • Audiofono analogikoek mikrofono bidez jasotako soinu zeinuak anplifikatzen dituzte eta zeinu elektriko txiki bihurtzen dituzte. Jarraian, zeinu horiek belarrira transmititzen ditu benetako denboran. Zeinuak aldatu egin daitezke teknika analogikoak eskainitako aukeren barruan erabiltzaileek izan ditzaketen beharren arabera. Horien teknologia zaharrena da, ezartzen lehena izan baitzen.
  • Audiofono digitalek soinua eraldatzen dute eta bit bihurtu, zeinuak anplifikatu aurretik manipulatuz. Teknologia digitala erabiltzen dute, horrek esan nahi du ordenagailu txiki baten bitartez erabiltzaile bereziari egokitzeko doi daitezkeela.

Forman arreta jarriz gero, hainbat Audiofono mota daudela ohartuko gara:

  • Sakelekoak: Oso kasu gutxitan erabiltzen dira. Adin nagusikoekin eta audiofono txiki bat erabiltzeko zailtasunak dituztenekin.
  • Entzumen betaurrekoa: betaurrekoaren besoan sartzen den hagatxoa da eta bertan daude ohiko audiofono baten elementu guztiak. Soinua hezur bidez igortzen da barne belarritik joaten diren dardaren bidez
  • Atzeraentzungailua: Entzumen pabiloiaren atzeko aldean jartzen da eta entzumen kanalarekin pertsona bakoitzarentzako molde desberdinaren bitartez komunikatzen da
  • Kanal barnekoa: Entzumen kanalean jartzen diren audiofonoak dira, hau da, belarri barruan. Osagai elektroniko guztiak sartzen diren karkasa batez osatuta daude. Ez dira egokiak galdera larrietarako, ezta haurrek erabiltzeko ere, horien entzumen bidea oraindik garatzen ari baita.





  • BAHA – Audiofono ezargarriak: BAHA belarri atzean buru-hezurrean kirurgia bidez jartzen den Titaniozko inplante txikiari konektatzen zaion audiofonoa da. Soinu prozesadoreak edo audiofonoak buru-hezurreko hezurraren bitartez soinuaren dardarak barne belarrira igortzen ditu Titaniozko inplantearen eta hezurraren arteko molekula mailako integrazio osoari esker.










  • NORENTZAT DA BAHA?

Kanpo entzumen bidearen atresia dutenentzat, tinpanoarekin kanpo entzumen bidearen komunikaziorik edo irekierarik ez dagoenean.
Tarteko edo kanpo entzumen bidearen infekzio akutua dutenentzat, entzumen laguntza behar dutenean baina ohiko audiofonoek infekzioak edo etengabeko jarioak eragiten dizkietenean.
Otosklerosiak eragindako bide motako gorreria duten pazienteentzat, edo entzumen bide ertaineko itxuraldaketak edo entzumen bide ertain edo kanpokoetako kirurgiaren ondorengo nahasmenak dituzten pazienteentzat, belarriko kirurgia kontraindikatuta baldin badute.
Alde baterako gorreria neurosentsoriala duten pazienteentzat, BAHA belarri gorrean jarri ohi zaie eta soinua hezurraren bidez belarriko barne entzumen bidera igortzen du, entzumen normala lortuz. Horrela entzuteko aukera eskainiko zaio eta bi aldeetatik datozen soinuak ulertuko ditu, bi belarrietatik entzuteko sentipena lortuz.



ZER DA INPLANTE KOKLEARRA?
Inplante Koklearra bi alboetako gorreria sakon eta larria duten eta audiofonoez gutxi baliatzen diren pertsonen kasuan adierazitako laguntza teknikoko mota bat da.

Funtsean, inplante koklearra kirurgia bidez gorputzean sartutako kanpo eta barne zatiak dituen gailu elektronikoa da. Gailuak soinuak energia elektriko bihurtzen ditu eta elektrodo bidez igortzen ditu nerbio koklearreko nerbio aferentzietaraino, pertsonarengan entzuten duen sentipena eraginez ¿???.

Hizketa aurreko gorreria duten pertsonetan (ahozko hizkuntza garatu aurretik agertzen diren gorreriak) nahiz hizketa ondorengo gorreria dutenetan praktikatzen da (ahozko hizkuntza garatu ondoren agertzen diren gorreriak). Osoko anestesiarekin egindako kirurgia behar da inplantearen barneko zatiak jartzeko, eta ondoren entzumen errehabilitazioa beharrezkoa da.

Nola funtzionatzen du Inplante Koklear batek?


Soinu uhinak sisteman sartzen dira antena aurikularrean (1. irudia) dagoen mikrofono baten bidez eta zeinu elektriko bihurtzen dira. Zeinu hori soinu prozesatzailera igortzen da antzena eta soinu prozesatzailea lotzen dituen kablearen bitartez. Soinu prozesatzaileak zeinu elektrikoa soinu eta hizketa ulertzeko zehaztutako kodifikazio eragingarrienera bihurtzen du. Prozesatu ostean, elektrikoki kodifikatutako zeinua kable fin bidez antenara itzultzen da eta irrati uhinen bidez azalean zehar inplantera igortzen da (2. irudia). Barne inplanteak zeinua dekodifikatzen du eta koklea barruan dauden elektrodo multzora bidaltzen du (3. irudia). Elektrodoek zuzenean koklea barruko entzumen nerbioetako zuntzak estimulatzen dituzte (4. irudia). Entzumen nerbioen estimulazioak garunera bultzada elektrikoak igortzea sortzen du; bertan soinu gisa interpretatzen dira (5. irudia).

http://www.ulertuz.org/eusk/hijo.asp




Teorian inplante kokleat bat zer den irakurri ondoren interesgarria iruditu zait, kasu partikular bat ezagutzea. Neska txiki baten kasua da, txiki txikitati gorra geratzen dena eta metodo ugari erabili eta gero inplante bat erabili behar duena.

0 comentarios:

Publicar un comentario