Lehen Hezkuntzako ikasleak gara.Hezkuntza premia bereziak dituzten umeekin lan egingo dugulako aukeratu dugu gai hau.Gai honen inguruko zenbait informazio interesgarri eskainiko dugu.Eskerrik asko gure bloga bisitatzeagaitik.
RSS

martes, 23 de noviembre de 2010

Autismoa hezkuntzan

Ume autistekin lan egiten duen hezitzaileak, zenbait alderditan heldutasun handia erakutsi behar du:

1. Prestakuntza psikopedagiko on bat eduki behar du. Hau da, bere prestakuntza profesionala kontutan eduki behar ditu:

  • Oso baikorra eta beharrezkoa da “ume normalekin” lan egitea, hezkuntza berezian lan egin baino lehen.
  • Ezagupen sakon bat izatea ume autistaren nortasuna eta portaerei buruz; errekuperatu dezakegun umearen nortasuna jokoan dagoelako.
  • Teoria eta teknika psikodinamikoak eta konduktistak ezagutu behar ditu.
  • Gai berean lan egiten duten adituekin elkartzea oso interesgarria izango da:

    • Kasuak kontrajartzeko eta kritikoki aztertzeko.
    • Egonezinak eta ezintasuna sentsazioak aztertzeko.
    • Teknika eta metodologia pertsonalagoetan sakontzeko.
2. Benetan bokazioa duen pertsona izan behar da. Hezitzaileak umeari bere eginkizun guztietan lagundu behar dio. Aditu hauen lana ez da batere erraza eta gogorra da benetan.
3. Hezitzailearen nortasunak garrantzi handia du, bera izango delako umearen eredua eta berarengandik portaera konkretuak hartuko dituelako. Pertsona orekatuak eta helduak izan behar dira, hau da.
4. Ilusioa, eta aldaketa eta ume bakoitzaren aurrerakuntza posibilitateetan, itxaropena duten pertsonak izan behar dira:
1. Garapen falta behin eta berriz ikustean.
2. Bere semearentzako hoberena nahi eta espero duten gurasoen izaera zaintzaile eta zorrotzaren aurrean.
3. Giro egoki eskasaren eta gizartearen arduragabetasunaren aurrean.
4. Familiak lan psikopedagogikoan parte ez hartzearen eta batzuetan oztopo egitearen aurrean (arduraga- betasuna, akademikoki zorrotzak izatea...).
5. Ikastetxearen egitura material eta antolatzaileak sortutako arazoen aurrean.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Autismo#Autismoaren_tratamendua

0 comentarios:

Publicar un comentario