Lehen Hezkuntzako ikasleak gara.Hezkuntza premia bereziak dituzten umeekin lan egingo dugulako aukeratu dugu gai hau.Gai honen inguruko zenbait informazio interesgarri eskainiko dugu.Eskerrik asko gure bloga bisitatzeagaitik.
RSS

miércoles, 17 de noviembre de 2010


Supergaituak


Normalean supergaituak ez ditugu Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ume bezala ikusten, baina hauek ere curriculum egokitzapena behar dute. Ezin dute landu besteak lantzen duten berdina, kapazitate handiagoa dutelako, baina, baita ere, integrazioa ezinbestekoa da.Supergaitua arlo askotan ona dena edo ona bihurtu daitekeena da. Bere ezaugarriak ezin dira bakarrik eremu bakar batera mugatu. Garapen intelektuala, soziala, emozionala eta fisikoa hartu behar dira kontuan. Supergaitua izateko ez da beharrezkoa arlo guztietan apartekotasun bat izatea.Horrela, supergaituek:
Erraz ulertzen dute eta oroitzen dira ikasitakoaz
Detaileez oroitzen dira erraz
Hiztegi zabala, aberatsa eta aurreratua daukate
Ideia eta erlazio abstraktuak erraz ulertzen dituzte
Buruketak egiten gozatzen dute
Konzentrazio ahalmen handia daukate
Era autonomoan lan egitea gustatzen zaie
Irakurtzea gustoko dute
Errutinak eta errepikapenak ez dituzte gustoko
Desafioak gozatzen dituzte
Espektatiba handiak dauzkate beraiekiko eta besteekiko
Liderrak izateko ahalmen handia dute
Justiziaren zentzu indartsua daukateAipagarria da ere, pentsa daitekeenaz aparte, supergaituen %70 ak eskolan porrota izaten dutela, beraiek era desberdin batez ikasten eta ulertzen dutelako.Ume supergaituek behar afektibo handiak izaten dituzte (hipersentsibilitatea), eta gainera bere adimena bere gorputza baino nagusiagoa dela dirudi (Hau da, umea heldua da sentimenduetan, baina ume baten gorputza dauka).

0 comentarios:

Publicar un comentario