NOIZ ETA NOLA SOMATU ENTZUMEN URRITASUNA
o-3 HILABETE
- soinua egiterakoan umeak ez du gorputza biratzen edo, ez du inongo erantzunik ematen.
- Amaren ahotsak ez du umea lasaitzen.
3-6 HILABETE
- Ahots ezagunek ez dute umea lasaitzen.
- Eguneroko soinuei erantzunik ez.
- Ez ditu soinuak errepikatzen.
- Soinua nondik datorren ez du bilatzen buruari buelta emanez.
6-9 HILABETE
- Ez ditu silabak errepikatzen.
- Ez badu soinuaren iturria ikusten es du erantzuten.
9-12 HILABETE
- Galderei erantzunik ez dio ematen.
- Ezezkoak ez ditu ulertzen.
- Ez dio erantzunik ematen "eman" aginduari, eskuaren keinua ikusten ez badu.
12-18 HILABETE
- Ez ditu gauza eta pertsona familiarrak seinalatzen izendatzen direnean.
- Entzun eta soinuak egite/imitatzearen jolasa ez du ulertzen.
- Gauza ezagunak ez ditu izendatzen
18-24 HILABETE
- Ahozko ipuinei ez die arreta jartzen.
- Ez ditu agindu errazak ulertzen keinuekin batera ez badoaz.
- Kostatzen zaio gorputzaren atalak identifikatzea.
- Bere izena ez du ezagutzen.
- Bi berbatako esaldirik ez du egiten.
3 URTE
- Esaten dituen berbak ulertezinak dira.
- Ez ditu esaldiak errepikatzen.
- Ez die erantzuten esaldi errazei.
4 URTE
- Ez daki gertatzen dena kontatzen.
- Elkarrizketa erraza ezin du mantendu.
5 URTE
- Ez du beste umeekin berbarik egiten.
- Bakarrik senideek ulertzen diote.
0 comentarios:
Publicar un comentario