Autismo mota ezberdinak daude:
- Espektro autismoaren nahastea:.Espektro autistaren nahasteak (EAN) burmuinean egondako anomalia batengatik sortutako garapenaren diskapazitate talde bat dira. EAN daukaten pertsonek orokorrean arazoak sozialak eta komunikazioarenak dituzte. Pertsona hauek jarrera errepikakorrak garatzen dituzte, eta beraien eguneroko bizitzan aldaketak ez dituzte gogoko.EAN haurtzaroan hasi eta betirako jasaten da.Inoiz EAN dituzten bi pertsona sintoma berberak izango dituzte. Sintoma bat posible liteke pertsona batean arina izatea eta beste batean berriz larria.
- Asperger sindromea: Gaur egun eztabaidan dago, batzuentzat garapenaren arazo inbaditzailea osatzen du, besteentzat beranduago hasten den autismoaren era kliniko bat da, adimenaren eta hizkuntzaren atzerapenik gabekoa, funtzionamendu handiko autismoa izango balitz bezala. Hauek dira ezaugarrietako batzuk: Harremanetarako ez-ahozko arazoak,harremanen ahozko arazoak,elkarrekintza arazoak, Arazo psikomotoreak (orokorrean traketsak dira), adimen maila garaia daukate (pentsakeraren eta hizkuntzaren heldutasuna harrigarria gertatu liteke; oroimenaren eta arrazoiketa matematikoaren neurriz kanpoko ezagutzak eduki ditzakete)
- Rett sindromea: Sindrome honek X kromosoman egondako mutazio batekin zerikusia dauka. Desbaliotze psikomotore progresibo bat da bere ezaugarri nagusiena (aktibitate muskular eta mentalaren arteko koordinazioa behar duten gaitasunen jasotze geldoa), normalean “brote”tan garatzen dena eta normal jaiotako umeetan ematen dena. Rett sindromea da emakumeen artean atzerapen mentala sakonaren eragile nagusiena. Sintoma nagusiak dardarak edo epilepsia, mikrozefalia, mugimendu ez-ohikoak, ataxia, erregrezio psikikoa...etab dira. Bakarrik nesken artean ematen da.
Informazio gehiago eskuratzeko: http://eu.wikipedia.org/wiki/Autismo
0 comentarios:
Publicar un comentario