Zer egin dezakegu gelan haur hiperaktibo eta arreta gabeekin?
Ikastaro honek lau jomuga nagusi ditu:
- Haurren Hiperaktibitatea, Arreta gabezia eta Inpultsibitatea zerk eragiten dituen aztertzea: lehen mailako eta bigarren mailako ezaugarriak.
- Hiperaktibitatea, Arreta Gabezia eta Inpultsibitatea nola ebaluatzen diren ikastea. Ebaluazio tresnak agertzea.
- Haurren Hiperaktibitatea, Arreta Gabezia eta Inpultsibitatea nola trata daitezkeen agertzea.
- Zer egin daiteke gelan haur hiperatiboarekin? Haurren berezitasunak eta adimen mota kontuan hartuta, tratamendu programa baten atal nagusiak aztertzea. Tratamendu Programa azaltzea.
Arreta Gabezia Hiperaktibitatearekin duten haurren lehen mailako ezaugarriak:
- Arreta gabezia: haur hiperaktiboen arreta gaitasuna haur normalen gaitasunaren antzekoa da, baina arreta fokatzeko eta zuzentzeko moduan eta kinadak hierarkikoki antolatzeko moduan bereizi egiten dira.
- Hiperaktibitatea: helburu batera zuzenduak ez dauden mugimenduak egiten dituzte eta gehiegi hitz egiten dute.
- Inpultsibitatea: portaera desinhibitua dute, hau da, bulkadak berehala asebetetzera zuzendua dagoen portaera inhibitzeko gaitasuna galdua dute.
AGHNa duten haurren bigarren mailako ezaugarriak
- Moldaera arazoak: frustrazioa eramateko gaitasun gutxi eta arauak errespetatzeko zailtasunak dituzte.
- Arazo emozionalak: autoestimu baxua (bakartzea, norbere irudi negatiboa) eta egonkortasun gutxi.
- Harreman arazoak: inpultsibitatetik eta arauak errespetatzeko zailtasunetik eratorriak. Beren portaera desinhibitua dela eta, baztertuak geratzen dira hiperaktibo-inpultsiboak eta gizarte harremanetan zailtasunak izaten dituzte.
- Ikaskuntza zailtasunak: 11 urterekin AGHNa duten haurren %80ak 2 urteko atzerapena du irakurketan, idazketan, kalkuluan eta arazo matematikoak ebazten.
AGHNaren diagnostiko irizpideak eta ebaluazio tresnak
- Diagnostiko-irizpideak: DSM-IV-R eta CIE-10ekoak.
- Diagnostiko-tresnak: EMTDAH-AF, EMTDAH-AE, EDAH, . STAIC, CDS, COOPERSMITH, MFF-20, gurasoekin elkarrizketa, irakasle tutorearekin elkarrizketa.
- Komorbilitateak.
- Gardnerrren adimen moten ebaluazioa.
Ikerketarako erabili dugun laginaren ebaluazioaren emaitzak
- Nagusiki Hiperaktibo-Inpultsiboa den taldea.
- Arreta gabezia nabarmena, inpultsibitate eta hiperaktibitaterik gabe duen taldea.
- Nahaste konbinatua (arreta gabezia eta hiperaktibitatea) duena.
- Nahaste elkartuak.
Tratamendu programa
Oinarrizko printzipio batzuetan eta haurren bereizgarrietan oinarritua:
- Ezagutza eraikitzailea sustatzen da. Jasotzailea ez.
- Haurren adimen motara egokitzen diren ikaskuntza esperientziak. Gardnerren adimen anitza (1993): hitzezkoa, zenbakizkoa, espaziokoa, musikala, gorputzekoa, pertsonen artekoa, pertsona barnekoa eta ekologikoa.
- Inpultsibitatearen kontrolean eta erreflexibitatean oinarritutako programa: autoinstrukzioen bidez gidatutako ariketak. Hitzezko arGIbideen eta irudien bidez jarrera erreflexiboagoak sustatzen dira: erantzun latentzia luzatu, portaera antolatu eta haurren inpultsibitatea gutxitu.
- Haurrari gertatzen zaionaren barne-kontrolean oinarritutako ikaskuntza: arrakastaren eta eraginkortasunaren kontrola. Haurrek beren arrakastarentzat eta porrotentzat egiten dituzten egozpenak aztertu eta landu: barneko-kanpoko, egonkor-ezegonkor, global-espezifiko, kontrolagarri-ez kontrolagarri.
- Barne-herstura eta depresio egoerak urruntzen dituzten erlaxazio eta umore ariketak.
- Adimen artistikoan nabarmentzen direnentzat: bertsoak, olerkiak, baliabide musikalak, erritmikoak, dramatikoak.
- Gorputz adimenean nabarmentzen direnentzat: dantza, lasterketak, kirolak, gorputz hezkuntza.
- Pertsonen arteko adimenean nabarmentzen direnentzat: taldeko jokoak, lanak.
- Portaera arazoei aurre egiteko: inpultsibitatea inhibitu, erantzun latentzia luzatu, erlaxazioa, hainbat erantzun alternatibatan pentsatu, itxaroten, txanda zaintzen, baimena eskatzen, sariak atzeratzen, egindako lanak berrikusten, ondorio azkarregiak ez ateratzen ikasi.
Informazio gehiago jasotzeko:
http://www.hikhasi.com/artikulua/1116#materiala
miércoles, 1 de diciembre de 2010
HIPERAKTIBITATEA
Posted in Hiperaktibitatea |
1:33 | by Garazi
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario