zer da adimena?
ADIMENA
Eskolan maila akademikoari erreparatzen zaio batez ere, ikasleen adimen kozientea neurtzen da sarritan (A.K.), honek adimenaren esanahia modu konkretuegian barneratzea ekarri du kasu askotan. Izatez, adimen kozientea zenbaki bat baino ez da, azterketa berezi batzuetan ateratzen den adimen mental maila pertsonaren adin kronologikoarekin alderatzean ateratzen dena. Emaitza hauek sailkatzen dituzten eremuak zehaztuta daude eta zenbaki bat gorago edo beherago egoteak maila ezberdinetan sailkatua izatea ekar dezake.
Metodo honek mende bat baino gehiago du jadanik (1901an sortu zen), bere asmatzaileek, Binet eta Simonek Frantziako gobernuaren Hezkuntzako arduradunak eskatuta gauzatu zuten. Urteetan zehar garrantzia itzela (beharbada larregizkoa) eman zaio ea gaur egun ikuspuntu soil bat suposatzen duela ulertzen den arren bere garrantzia hein handi batean izaten segitzen du.
Azterketa honek test eta ariketa berezien bidez aztertzen ditu pertsonak, galderek kutsu kultural eta akademikoak dituzte eta beraz, partzialak dira.
XIX. mendetik adimena jaiotzatik heriotzara arte bere horretan mantentzen den ezaugarri bat dela sinetsi izan da mende hauetan zehar. Beranduago ohartu gara teoria hau oker zegoela eta zorionez adimena bizitza guztian zehar gara daitekeen zerbait dela.
ZER DATORKIGU BURURA “ADIMENA” HITZA ENTZUTEAN?
-Azkartasun mentala.
-Barneraketa, ikaskuntza.
-Sormena.
-Arazoei irtenbidea topatzeko gaitasuna.
-Oroimena.
-Ulertzeko gaitasuna.
Adimen mota ezberdinak ezagutzeko bisitatu ondorengo orrialdea:
http://irune3.blogspot.com/2009/02/zer-da-adimena.html
0 comentarios:
Publicar un comentario