"HIPERAKTIBITATEA TRATATZEAK ESKOLA PORROTA SAIHESTEN DU."
CESAR SOUTULLO Nafarroako Unibertsitateko Klinikako medikua
Haur eta nerabeen
psikiatrian adituak
jakinarazi duenez,
hiperaktibitateak umeen
%5i eragiten die, baina
horietatik soilik %40 daude
diagnostikatuta.
AMAIA ALVAREZ
Iruñea
Arreta gabezia eta hiperaktibitatea
haurren %5ek jasaten duten
nahasmendua da. Nafarroan, adibidez,
4.500 bat umeek dute gaitz
hori. Hala ere, Cesar Soutullo Nafarroako
Unibertsitateko Klinikako
medikuaren arabera, horietatik
%40 inguru soilik daude diagnostikatuta.
Datu hori ikusirik,
umeen jokabidea pediatrarekin
komentatzea gomendatzen die
mediku nafarrak gurasoei. «Gaitza
lehenbailen detektatzeko».
Hiperaktibitate hitza gero eta gehiagotan
entzuten dugu. Zergatik?
Azkenaldian gehiago entzuten da,
baina, jendeak bestela uste badu
ere, ez da gaixotasun berria. Orain
dela ehun urte baino gehiago hasi
ziren deskribatzen. Medikuntzaren
testu klasikoetan ageri dira
geldirik egon ezin ziren haurrei
buruzko kasuak. Orain dela hogei
urte baino gehiago, Amerikako Estatu
Batuetan ikusi zuten sintoma
horiek dituzten haurrek porrot
egiten dutela eskolan. Egun eskari
akademiko handia dagoenez, gurasoek
lehen baino gehiago zaintzen
dute euren haurrek ikastea.
Horregatik hitz egiten da orain
gehiago gaitzari buruz.
Nola jakin daiteke haur batek arreta gabezia
duen?
Arreta faltaren sintoma asko
eduki behar dituzte, haur mugitu
guztiek ez baitute gaixotasun
hori. Geldirik ezin egotea, etxean
eta eskolan arazo asko eta denbora
luzean sortzea, errutinan ezin
sartzea, bere adineko haurrak
baino lehenago arreta galtzea...:
horiek dira sintomak. Dena den,
lehenik, arreta falta eragiten
duten beste gaitz batzuk baztertu
behar dira: ikusmen eta entzumen
arazoak, anemia edo tiroideak,
besteak beste.
Gaixotasun horrek ikasketak egitea eragozten
du?
Gurasoek eta medikuek ez badute
esku hartzen, normalena da umeek
ikasketak ez amaitzea. Baina
gaitza tratatuz gero, eta goiz, gainera,
bizitza normala egin dezakete.
Izan ere, hiperaktibitatea tratatzeak
eskola porrota saihesten du.
Tratamendu horretan hiru eragile
daude: irakasleak, gurasoak eta
medikazioa. Buruko gaitza da; beraz,
medikazioa beharrezkoa da,
gauzak egin aurretik pentsatzen
laguntzen baitie. Botika horrek lagundu
egiten du planifikatzeko
erabiltzen dugun garunaren aurreko
zatia aktibatzen.
Gurasoak ere hezi egin behar dira, beraz.
Bai, konturatu behar dute euren
haurrek ez dietela kasurik egiten
gaitza dutelako, eta ez nahi ez dutelako.
Gurasoek ez badakite horiek
sintomak direla, zigortu eginen dituzte
umeak. Era zuzenean zigortzen
ikasi behar dute, haurren gainean
egonez eta lagunduz.
Tratamenduak zenbat irauten du?
Kasuaren arabera. Herenei haurtzaroan
kentzen zaie, eta beste herenei
nerabezaroan. Gainontzekoek
helduak direnean tratamenduarekin
jarraitzen dute.
Zerk sortzen du arreta gabezia?
Nahasmendu genetikoa da. Arrazoien
%77 inguru genetikoak dira.
Oro har, haurdunaldian eta erditzean
sortutako arazoek osatzen
dute beste %23 hori; odol isuriak,
infekzioak... Haurdunaldian
amak tabakoa edo drogak hartzeak
ere areagotu dezake gaitz hori
edukitzeko arriskua.
Hortaz, kanpo estimuluek ez dute zerikikusirik?
Ez, estresak, presaka ibiltzeak... ez
dute zerikusirik horrekin. Muturreko
gizarteratze falta izateak
—umezurtz etxe batzuetan, adibidez—
gaitza areagotu lezake, baina
hori gutxitan gertatzen da.
Mutilek neskek baino gehiago pairatzen
dute hiperaktibitatea.
Bai, nesken kasu bakoitzeko, mutilen
artean lau topatzen ditugu. Ez
dakigu zergatik. Arreta gabeziaren
hiru mota daude. Batzuek
arreta falta dute, besterik ez; beste
batzuek, berriz, hiperaktibitatea
bakarrik, eta hirugarren taldekoek
bi sintomak batera sufritzen dituzte.
Gehienak hirugarren taldean
daude, baina nesketan bakarrik
arreta falta duten kasu
gehiago dago. Euren munduan
daude egun guztian; ez dute nahasten,
molestatzen. Horregatik,
kasu horiek detektatzea zailagoa
da.
18 HarIan eusKaL HerrIa asteartea, 2008ko ekainaren 17a berria
http://www.siis.net/documentos/hemeroteca/8061714.pdf
martes, 7 de diciembre de 2010
HIPERAKTIBITATEA
Posted in Hiperaktibitatea |
10:25 | by Garazi
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario