Lehen Hezkuntzako ikasleak gara.Hezkuntza premia bereziak dituzten umeekin lan egingo dugulako aukeratu dugu gai hau.Gai honen inguruko zenbait informazio interesgarri eskainiko dugu.Eskerrik asko gure bloga bisitatzeagaitik.
RSS

miércoles, 22 de diciembre de 2010

HAUR GORREN ESKUBIDEAK

Gorren hezkuntza sisteman oraindik ere lan handia dagoe egiteko. Ume gorrei egokitutako hezkuntza sisteman aurrerapausoak ematen ari badira ere, oraindik asko dago jorratzeko.
Beharrei erantzuteko borroka egin behar da, eta borroka egiteko era bat biltzea da. Amagoia Osinalde argi eta garbi mintzatu da Ulertuz elkartea sortzeko izan zituzten helburuen inguruan. Haur gorren eskubideen alde lan egiteko jaio zen elkartea, eta egun ere hezkuntza sisteman aurrerapausoak eman dituzten arren, beharrizan guztiak ez dituztela bete aipatu dute elkarteko kideek. «Beharrak hor daude, eta gu pausoz pauso goaz».

Duela hiruzpalau urte sortutako «taldekatze» proiektuaren barnean, haur gorrentzat beharrezkoak diren baliabideak bildu dituzte Bizkaiko lau eskolatan: Portugaleten, Durangon, Basurtun (Bilbo) eta Algortan . Gorrak diren eta ez diren haurrak elkarrekin hartzen dute heziketa ikastetxeotan, eta irakasle bi arduratzen dira horretaz, bata keinu bidez jardunez. «Horrela, posible da hizkuntza bietan hezitzea umeak, eta ez, normalean gertatzen den legez, ahozko hizkuntza keinu bidezkoari gaineztea».Hala ere, aldaketa sendoak oraindik ere emateke daude haur gorren hezkuntza sisteman; Ulertuz elkarteko Monike Gezuragaren hitzetan, ikastetxeetan hainbat elementu egokitu behar dira haur gorren beharrizanetara, tartean logopeden finkotasuna. Izan ere, haur gorren hezitzeaz arduratzen den logopeda esperientzian irabazten doa eta logopeda horren ordez gorrekin inoiz egon ez den beste bat ekartzen badute, atzerapasusoa baino ez da izango haurraren heziketarentzat.

Etorkizuna itxaropentsuUme gorrei egokitutako egungo hezkuntza sistemaren helburua keinu hizkuntza hutsa erakustea baino gehiago da elkartekoen ustez, hizkuntza hori bestelako elementuak irakasteko kalitateko bitartekaria izan behar baita.

Gainera, gaur egun gorra den pertsona batek unibertsitate edo goi mailako hezkuntza jasotzea ia ezinezkoa bada ere, sistema oinarritik aldatu denez etorkizunari begira behintzat, itxaropentsu azaldu da Gezuraga: «Egungo hezkuntza sisteman oinarri geroz eta sendoagoa dago, baina horrek goi mailako heziketan izan ditzakeen ondorioak hemendik urte askotara ikusi beharko dira; oraingo eskoletako haurrak handitzen direnean».Oztopoak oztopo, Euskal Herrian egungo hezkuntza sistema Espainiako autonomia erkidegoekin alderatuta egoera hobean dagoela uste dute Ulertuz-eko kide biek, «proiektu elebiduna bultzatzen duten autonomia gutxienetarikoa baita gurea».

http://paperekoa.berria.info/harian/2004-01-15/016/017/.htm

0 comentarios:

Publicar un comentario