HAUSNARKETA INTERESGARRI BAT
Benetan ahal da gaixotasun bat hiperaktibitatea? Zein puntutaraino? Medikamentuak, beharrezkoak ahal dira beti? Gure umeak drogatzen ari ahal gara? Ez al da izango gure sistemak ume guztiak berdinak izatera eta erritmo berean joatera behartzen dituela? Hiperaktibitatea benetan arazo bat da ala guk jotzen dugu arazotzat eta benetan ezaugarri natural bat da?
miércoles, 22 de diciembre de 2010
HIPERAKTIBITATEA
martes, 21 de diciembre de 2010
HIPERAKTIBITATEA
BERRIA egunkariko artikulua
ARRETARIK EZA ETA HIPERAKTIBITATEA. Arazo horiek dituzten haurren beharrei
erantzuteko, ‘Jolas eta Lan’ liburu sorta kaleratu du Erein argitaletxeak
BEÑAT EGUES - DONOSTIA
Zer gertatzen da lanak
eta jolasak bat egiten
dutenean? Asko ikasteko
aukera ematen dutela. Bai,
behintzat, GIE Gipuzkoako
Ikastolen Elkarteko Orientazio
Mintegiaren eta EHUko zenbait
irakasleren ustez. Hiperaktibitatea
eta arretarik eza lantzeko
programa bat egin dute. Eta
Erein argitaletxeak kaleratu du
lan horien fruitua: Jolas eta Lan
liburu sorta. Guztira lau liburu
dira, irakasleentzat bata eta
ikasleek lantzeko besteak. Haur
hiperaktiboen eta arretarik jartzen
ez duten haurren beharrei
erantzuteko zenbait irizpide eta
ariketa plazaratu dituzte liburuetan,
eta eskoletan zein etxeetan
erabil daitezke.
Arazo arruntak dira arretarik
eza eta hiperaktibitatea, eta
gaztetan diagnostikatu ohi
dira. Haur batzuek ez dute arreta
behar den egoeretan jartzeko
edota erne egoteko gaitasunik
izaten. Hiperaktibitatea dutenek,
berriz, esna eta arretatsu
egoteko, etengabeko aktibitatea
behar izaten dute. Bi arazo
horiek eskoletan diagnostikatzen
dira asko, haurren %1-5ek
baitituzte. «Ikastetxeetako gela
batean 25 haur badaude, bat
hiperaktiboa izango da edo
arretarik jartzen ez du jakingo
», dio EHUko irakasle Mikel
Haranburuk.
Horiek dituzten haurrek gainerako
haurrek baino aktibitate
gutxiago izaten dute garun azalean,
eta aktibitate asko egin behar
izaten dute garun azaleko
aktibitatea areagotzeko. Horregatik,
Haranbururen arabera,haur horiek portaera aktibatzeko
eta inhibitzeko zailtasunak
izaten dituzte.
Nahaste horiek direla eta,
haurrek portaera bereziak izaten
dituzte, eta batzuetan arazoak
sortzen dira. «Izaten dituzten
umore aldaketengatik eta
barne hersturengatik, arazoak
izaten dituzte gainerako haurrekin
harremanak izateko».
Egonkortasun emozional gutxi
izaten dute, eta autoestimu arazoak
ere izan ditzakete. Horrek
guztiak moldaera arazoak ekartzen
dizkie.
Bereziak izaten dira, hortaz,
haur horien beharrak, eta, batzuetan,
gurasoek eta irakasleek
ez dute jakiten nola jokatu
behar duten. Liburu horietan,
haurrei laguntzeko material
egokia aurkeztu dute.
Nola jokatu
horrelako haurrekin?
Arretari eza eta hiperaktibitatea
botiken bidez kontrola daitezkeen
arren, Mikel Haranbururen
arabera, behin botikak
hartzeari uztean arazoak berriz
itzultzen dira. Horregatik, Jolas
eta Lan programarekin batez
ere haurren tratamendu kognitiboa
lantzen dute. «Haurrek
izan badute gaitasuna, baina
arreta noiz eta nola jarri behar
duten erabakitzen ikasi behar
dute».
Liburuetan lau bide erabiltzen
dituzte arreta eta erabakitzeko
gaitasun hori lantzeko.
Batetik, hautemate ariketak
proposatzen dituzte. «Saio
bakoitzean ilusio optikoren bat
aurkezten dugu, haurrek irudiaren
zati ezberdinetan arreta
jartzen ikas dezaten». Bigarrenik,
asmakizunak proposatzen
dituzte, haurren jakin-mina eta
adimen motak pizteko. Haurrak
lasaitzeko, oso komenigarria
izaten da umorea erabiltzea,
eta hori da plazaratzen
duten hirugarren proposamena.
Azkenik, arreta hobetzeko
eta arreta horri eusten ikasteko
ariketa bereziak proposatzen
dituzte.
http://www.siis.net/documentos/hemeroteca/632110.pdf
HIPERAKTIBITATEA
ARAZO HAU GAINDITZEKO HAINBAT TEKNIKA...
JOLASAK
Jolas hauek lagungarriak dira arreta lantzeko. Beti ere haurrari pausuak eta jolasaren nondik eta norakoak azalduz jolasten ari den bitartean, arestian aipatutako gaitasunak hobeto barneratu ditzan.
•Diskriminazio bisuala eskatzen duten ariketak
•Arrazonatze berbala
•Arrazonatze logikoa
•Esaldiak osatzea
•Sinonimo eta antonimoak
•Asmakizunak
•Serieak jarraitzea
•Bereizitasunak bilatzea
•...
Hona hemen lasaigarri gisa funtzionatzen duten zenbait jolas!
•Partxisa•"Tres en raya"
•Puzzleak
•Ikusi makusi zer ikusi
•Karta jokoak
•Laberintoak•Eraikitzeko jolasak
•Arnasketa ariketak
•Musika entzunaldiak
DORTOKAREN TEKNIKA
Tentsiozko egoeretarako baliagarria. Ikaslea dortokarekin identifikatzean datza. Dortokak badu berezitasun bat: arazo bat sortzen denean, bere oskolean sartzen da konponbidea bilatzeko.
1. Umeak dortokaren posizioa hartu: besoak gorputzean itsatsita eta okotsa paparraren kontra jarrita.
2. Lasaitzeko 10era arte zenbatu.
3. Egindakoaz jabetu.
4. Konponbidea bilatu.
Informazio gehiago jasotzeko sartu hemen:
http://nagopala.blogspot.com/2010/01/jarrera-taula.html
HIPERAKTIBITATEA
HIPERAKTIBITATEA: DIAGNOSTIKO OKERREN ONDORIO KALTEGARRIAK
Diagnostiko okerrak egiten dira maiz, eta haur asko dago medikatuta, beharrik gabe.
Aise erabiltzen dugu hitza: “Ume hau hiperaktiboa da”. Eta aise sinesten dugu hala dela: diagnostiko okerrak egiten dira maiz, eta haur asko dago medikatuta, beharrik gabe. Zer da eta zer ez da hiperaktibitatea? Zein ondorio dauzka?
Hasieratik argi utzi dezagun pertsona batzuen ezaugarria dela hiperaktibitatea, ez gaixotasuna. Baina ohikoa da ingurura egokitzeko arazoak sortzea hiperaktibitateak, eta horrek ekarri ohi du Arreta Gabeziaren Hiperaktibitate Nahasmendua delakoa (AGHN).
Hiperaktibitatearen jatorria burmuinean kokatu behar dela argitu digu Maria López neurobiologoak, zehazki lobulu frontalean. Kopeta atzean dago lobulu frontala, burmuinean garatzen den azken zatia da eta funtzio betearazlea dauka: planifikatzeaz arduratzen da, antolatzeaz, memoria edo lan baliabideak emateaz, pentsamendua eta emozioa integratzeaz… Iristen zaion informazioarekin zer egin erabakitzen du, zein jarrera hartu. Baina AGHN-aren atzean bi arazo egon daitezke: edo berezko arazoa du lobuluak eta neuro-transmisoreek ez dute bere lana ondo egiten, edo problema ez dago lobuluan, informazioa helarazten dioten burmuineko beste zatiren batean baizik (mugimenduaz arduratzen dena, arlo sentsoriala kontrolatzen duena, burmuin emozionala…) eta hortaz lobuluak erabaki okerrak hartzen ditu, informazio okerra iristen baitzaio.
Ordea, gaur egun zaku berean sartzen dituzte ume denak, eta medikazio bera ematen zaie. Akats handia dela dio Lópezek, jatorria lobulu frontalean ez dagoenean, burmuineko beste zatiren batean baizik, garapen arazo bat baino ez delako, eta ez du inongo zentzurik pilulara jotzeak. Arazo neurobiologikoa herritarren %2-3ak du (mutilen %5ak eta nesken %1ak), baina askoz ume gehiago dago hiperaktibitateagatik medikatuta: Hego Euskal Herrian, %10-15 artean, eta AEBetan esaterako, haurren %25a, hainbat daturen arabera.
Hiru multzo handi bereiz ditzakegu AGHN-an: arreta gabezia dutenak (arreta aldaketa handiak dituztenak edo segituan deskonektatzen duten umeak), hiperaktiboak (geldi egoten ez direnak, mugimenduak antolatzeko arazo larriak dituztenak) eta inpultsiboak (pentsatu aurretik jokatzen dutenak). Haur asko, dena den, hiruen nahasketa dira. Bada esaten duenik nahasmendua ez dela existitzen eta psikiatren asmakizuna dela, ume zailak etiketatzeko, egungo gizarteak normaltzat eta anormaltzat jotzen duenaren arabera asmatutako gaitza dela. Profesional gehienen iritziz, hala ere, ezin da ukatu badagoela errepikatzen den sintoma multzoa (George Still pediatra ingelesak 1902an lehenengoz deskribatua), genetikoki transmititzen dena. Kontua da, jokabidearen nahasmendua dela hiperaktibitatearena, umearen jokabide-pautak aztertuz antzeman beharrekoa, eta gaizki ebaluatutako eta gaindiagnostikatutako kasu asko dago. Zer da “arrunta” eta zer ez? Non dago muga?
Zer EZ da hiperaktibitatea
Psikiatrarengana doazen haur eta gazteen kontsulten %20 eta 40 artean hiperaktibitatea arrazoitzen dute. ALBOR-COHS zentroko zuzendari Angela Magazen hitzetan, irakasle eta medikuen gomendioz zentrora hurbiltzen zaizkien guraso gehienak erratuta daude: gehiago dira gaizki diagnostikatuta iristen diren haurrak, benetan hiperaktiboak direnak baino. Bilbon eta Barakaldon du egoitza ALBOR-COHS zentroak, psikologoek eta pedagogoek osaturiko taldea da eta hezkuntza arloko aferak dituzte lan ildo: ikasketa arazoak dituzten gazteak laguntzea, familiak aholkatzea, irakasleak prestatzea eta ikerketak garatzea. Magazek dioskunez, konplexua da hiperaktiboa “dena” eta hiperaktibo “dagoena” bereiztea, baina funtsezko desberdintasuna dago atzean; bere organismoak behar duelako egiten du lehenengoak, beste arrazoiren batengatik bigarrenak: adibidez, gehiegizko estres edo antsietateagatik –denak mugitzen gara urduri gaudenean–; ohituragatik –nahi duena egitera ohituta dago umea, ez diote mugarik jarri–; egunez ezaugarri hiperaktiboak ditu insomnioa duelako –adibidez amigdala handiegiak dituelako eta gauez arnasa ondo hartu ezin duelako–; arrazonamendu edo adimen abildadeetan atzerapen pixka bat dauka eta ariketekin frustratzen denez, antsietatea sortzen zaio…
Ados dago Maria López: ikasketa, emozio eta jarrera arazo asko hartzen dira AGHN gisa. Neskato bat ikusi berri duela kontatu digu, ikasgelan lanik egiten ez duena. Arreta gabezia zuelakoan zeuden, baina ez da hala, autoritatearekin du arazoa eta irakasleari oldartzen ari zaio etengabe; gurasoek ez dizkiote mugak behar bezala jarri. Ume batzuek, bestalde, ez dituzte oraindik erreflexu primitiboak guztiz inhibitu –denborarekin desagertuz doaz, baina hondarrak gera daitezke batzuetan– eta hiperaktiboak direla eman dezake. Entzumen filtroak garatuak ez izatea ere arreta gabeziatzat hartzen da maiz: haurrak ezin ditu inguruko hotsak baztertu eta ez du arreta irakaslearen ahotsean jartzen. Edota besterik gabe aspertu egiten da, edo ez dago motibatuta, edo inpultsuen kontrol emozionala ez dago ondo garatua, baina ez dira AGHN-aren sintomak.
Gaur egungo gizarte eredua ere ez da lagungarria, umea geldi eta lasai egon dadin. Gabriela Dueñas psikopedagogoak uste du estimuluz betetako, arrakasta errazera ohitutako eta gurasoen antsietateaz kutsatutako haurrak sortu dituela egungo gizarteak. Lópezek gaineratu du auzoko ikastetxera ere autoan doazen umeak gero eskolan eserita eta geldi egotea nekeza dela. Eta hainbeste zarata dagoen gizartean, zaila dela entzuten jakitea, horretarako soinuaz gain isiltasuna ere behar delako: “Denek estresatuta bukatzen dugu azkenean, eta muturrera eramaten dutenei diagnostikatzen zaie AGHN, inguruak ez duelako lasaitasuna bultzatzen. Hamabi orduko jardunaldiak dituzten seme-alabak ditugu, goizean ikastolara bidali eta gaueko bederatziak arte etxera itzultzen ez direnak!”. Eta hori hiperaktibitatearekin nahastea, hutsegitea da.
Ebaluazio makalak, diagnostiko desegokiak
DS4 izenekoa da AGHN antzemateko diagnostiko estatubatuarra, gainontzeko lekuetara zabaldu dena: gurasoek eta irakasleek bete beharreko inkesta batzuk dira, haurraren arreta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea neurtzeko. Pautak edozein lekutan eta sei hilabete baino gehiagotan errepikatzen direnean, nahasmendua duela diagnostikatzen zaio. Galdetegia, baina, ez da nahikoa inondik inora, Lópezen aburuz. Hona inkestak planteatzen dituen pautetako batzuk: umea ezin da geldirik egon geldi egon beharko lukeen egoeratan, ez ditu arauak betetzen, hankak eta besoak arrazoirik gabe mugitzen ditu, kontzentratzeko arazoak ditu, pentsatu gabe erantzuten du… “Hain dira galdera irekiak, edonork baietz erantzun dezakeela”.
Gainera, neurobiologoak argi du haurrak 6 urte bete aurretik ez litzatekeela nahasmendua diagnostikatu behar, lobulu frontala adin horretan hasten delako bere osotasunean lan egiten. Sarri, aurretik diagnostikatzen zaie, baina 3 urterekin ume guztiek dute gehiegizko mugimendua, koordinazioa eta oreka garatzen eta esperimentatzen ari direlako. “Hainbatek dio 3-4 urterekin ume batzuei joera ikusten zaiela eta komeni dela lehenbailehen medikatzea. Ni oso kritikoa naiz horrekin, ume bati hiperaktibitaterako ‘joera ikusten zaionean’ burmuinak dituen baliabideak lantzea delako bidea, lobulu frontala farmakologikoki aktibatu aurretik, bestela ezinezkoa da lobulua garatzea”, kritikatu du Lópezek.
Diagnostiko egokia egiteko, irizpideak findu behar dira lehenik, behar bezalako ebaluazio konpletoa funtsezkoa da, eta umearen garapenean ondo prestatuta dauden psikologo, neurologo eta neuropsikologo profesionalek egin beharko lukete. Bestela, irakasle eta gurasoen tolerantziaren eta irizpidearen arabera hartzen da erabakia.
Neurodopinaren atarian?
Kontraesana dirudi, baina AGHN dutenei estimulatzaileak ematen dizkiete, sistema neuro-transmisoreetan eragiten baitute. Gurean, metilfenidatoaren deribatuak dira ohikoenak, Ritalin, Rubifen edota Concerta izenpean. Adin txikikoen artean psikofarmako gehien banatzen dituzten herrialdeak honakoak dira, hurrenez hurren: AEB, Kanada eta Espainiako Estatua. Ahots kritikoenek salatu dute haur errebeldeak menpean izateko metodoa dela hiperaktibitate medikatua, kontrol sozialerako estrategia, otzan ez direnak arrastoan sartzeko. “Joera dago pentsatzeko umearen burmuinaren garapena espontaneoa eta perfektua dela, eta dena ez badoa behar bezala, medikuntzarekin lotutako arazoa dela”, dio Lópezek.
Bere esanetan, egoera bereziki larria da AEBetan, dagoeneko ez baita soilik arazoak dituen umea medikatzen: “Zertarako igaroko du seme-alabak arratsalde osoa etxeko lanak egiten, pilularekin bi ordutan egin baditzake? Beldurgarria da, kirolean horri dopatzea deitzen zaiolako, baina garunari eragiten dionean, neuropotentziatzailea”. Neurodopin-aren atarian ote gaude? Azken finean, mendizaleari ez zaio uzten dopatuta igotzen, bada buruaren kasuan berdin izan beharko luke: “Helmugara iristeagatik edozer gauza ahalbidetzen ari gara, eta ezin dutenei lagundu egin behar zaie, baina etikoki ere ikusi behar dugu noraino iritsi behar duen haurrak”. Gainera, burua bere kabuz lantzea eta garatzea oztopa dezake pilulak, sakoneko problema estaliz. Medikamentuak nerbio-sistema zentralean eragiten du, gure buruan informazioa prozesatzeko moduan, eta hori droga izenez ezagutzen dugu 14 urtetik aurrera hartzen denean. Lehen aipaturiko %2-3arentzat hainbatetan lagungarri izan daitekeela aitortu du neurobiologoak, baina halakoetan ere ez litzatekeela inoiz 6 urte bete baino lehen errezetatu behar –eta egiten da–, eta inoiz ez bizpahiru urte baino epe luzeagorako –eta egiten da–, insomnioa, hazteko arazoak, apetitu falta, tikak… ere sor baititzake.
Lópezen ustez, medikuen artean joera dago ikasketa arazoak medikalizatzeko, etsita iristen zaizkien gurasoen eta irakasleen eskaerari erantzunez. Baina Herbehereetan adibidez, umeak errazkeria horrekin ez medikatzeko neurriak hartzeari ekin diote. Hiperaktibitatea ikuspegi biomedikutik artatzen da gehiago, psikohezigarritik baino; hala baieztatu digu Angela Magaz ALBOR-COHSeko psikologoak. Logikoa dela pentsa genezake, ezaugarri fisikoa delako, “baina denak du oinarri biologikoa, eta gure esperientziak erakutsi digu farmakoa laguntza baino ez dela, ikasketa prozesua azkartzeko erabili daitekeena, baina ezin dugu espero horrekin bakarrik egoera hobetuko denik. Entrenatu egin behar da burmuina, teknikak eta abildadeak garatu, gure helburua delako pertsona autonomoa eta independentea izatea, eta ez menpeko”.
Pentsamenduaren eta ekintzaren arteko hartu-emana, mugimendua eta arreta kontrolatzen irakasten diete hiperaktiboei ALBOR-COHSen. Bakoitzaren araberako planak garatzen dituzte, Magazek azpimarratu moduan ezaugarri bat besterik ez delako hiperaktibitatea eta ume bakoitzak dituen beste ezaugarrien, egoeraren, inguruaren arabera baldintza oso desberdinak izan ditzake. Gurasoak eta irakasleak ere entrenatzen dituzte. Lópezek garbi du eskolaren egitekoa: “Pertsona bakoitzaren behar indibidualei erantzungo dien sistema behar dugu. Hezkuntzak bultzatzen duen dibertsitatearen aldeko mezuak benetakoa izan behar luke, eta ume batek behar duenean une batez altxa eta paseo bat eman, bere dibertsitatea da, baita psikologo, pedagogo… baten babesa behar badu ere”.
Entrenamenduarekin, jokabide-pautek oso positiboki eboluzionatu dezaketela nabarmendu du Magazek, nahiz eta hiperaktibitatea beti mantentzen den ezaugarria izan. Lópezen iritziz, baina, adinarekin asko jaisten da hiperaktibitatea –gutxiago arreta gabezia–. Kontuak kontu, heldu hiperaktiboak mugimenduak kontrolatzen ikasi ohi du adinarekin, baina ez da hiru orduz hondartzan etzanda egongo, beti izango du zereginen bat esku artean. Enpresa munduan adibidez, hiperaktibo asko dagoela uste du neurobiologoak, arrakastatsu gainera: “Kongresu bat di-da antolatzeko gai dira hainbat enpresari, eta politikari batzuei hiperaktiboak direla ikusten zaie; Sarkozyri, esaterako”. Ezaugarria abantaila bihurtzea, horra erronka.
Informazio iturria:
http://guraso.com/albisteak/hiperaktibitatea-diagnostiko-okerren-ondorio-kaltegarriak
HIPERAKTIBITATEA
HIPERAKTIBITATEA (ONDO) ULERTZEKO
Jabier Agirre
Sekula ez da e
gon gaur adina hiperaktibitate kasu umeen artean. Hala dirudi, gure inguruko eskola eta ikastoletatik datozen albisteei erreparatzen badiegu bederen. Horregatik, helduek esfortzu bat egin beharra daukagu, umeen lekuan jarri eta arazoari beste ikuspegi batetik begiratzeko, baina lasai betiere, urduri jarri gabe.
Altxa egiten da. Bere lagun eta adiskideak molestatu egiten ditu. Hitz egiten du. Distraitu egiten da. Jolasean ari da. Baina mindu egin da (edo agian moskeatu esan beharko genuke). Lapitzak edo margoak erori egin zaizkio. Jaso egin ditu. Irribarre egin du. Halako batean gelan egiten ari ziren horretan “sartu” da. Baina oso denbora laburrean. Berriro ere deskonektatu du, mugimendu batek edo hotsen batek distraitu egin duelako. Bere atzean eserita dagoen umearekin hizketan hasi da. Berriz jaiki da, eta orduan andereñoak zigortu egin du. Andereñoak gurasoei hots egin die. Gurasoek logopeda bati deitu diote. Hori izan daiteke ume hiperaktibo baten edozein egunetako portaeren sekuentzia.
Hiperaktiboa, baina azkarra
Eta zirkulua borobildu eta ixteko, adituak bere diagnostikoa egingo du: umea oso azkarra da, baina baita hiperaktiboa ere. Ume horrek molestatu egiten gaitu, estutu, kezkatu, nekatu egiten gaitu. Geldirik egotea nahi genuke. Eta hortxe hasten da pediatren, neurologoen eta psikologoen kontsulta batetik besterako ibilbidea, hainbeste mugimenduri irtenbide bat bilatu nahian. Baina konponbidea ez dago beti umearen baitan, gurasoengan baizik. Sarritan familia giroan tentsio ugari egoten dira (kulpak, kexak, tristurak, haserreak) eta umeak ezin du bere baitan “kontzentratu”, inguruko gatazka emozional horiek arreta galarazten diotelako.
Gurasoen ardura ere bai
Pertsona helduok ez dugu lotzen umearen balizko hiperaktibitate hori gure eguneroko bizimoduan nagusi den desordenarekin. Baina hobe genuke, batzuetan, geure bizi-erritmoari begiratzea, eta erlojuaren kontrako lasterketan bizi garela konturatuko gara: beti dauzkagu mila zeregin, denak batera egiten saiatuko gara, baina aurretik lasaitu eta pentsatu ere egin gabe. Horregatik, elkarrekin lasaitu eta erlaxatzen saiatu behar genuke, izan ere askoz errazagoa baita ume bat lasaitzea harekin sintonian jarri eta gu ere lasaitu eta erlaxatzen bagara. Kasu guztiak ez dira hain erraz konponduko, noski, baina aurreneko ahalegin hori, bederen, egin beharko genuke helduok. Gu geu lasaitu aurrena, eta gero umea guregana etor dadin saiatu. Ez, ordea, beste jarduera edo lan edo tratamendu berri bat proposatzeko, elkarrekin, bata bestearen ondoan egoteko baizik.
Informazio iturria:
http://www.argia.com/argia-astekaria/2176/hiperaktibitatea-ondo-ulertzeko
HIPERAKTIBITATEA
IKASLE BATEN ADIBIDEA
Ikastetxe bateko hiperaktibitatea duen ume baten egoera aztertu dugu. Ume honen izena Miguel da eta 8 urte ditu. Lehen hezkuntzako 2.maila egiten ari da. Klasera joatea gustatzen zaio, baina, jadanik, zailtasun handiak izan ditu mailaz pasatzeko.
Orain dela bi urte hiperaktibitatea diagnostikatu zioten. Miguel ez zen beste ikasleak bezala, arreta falta zuen, asko mugitzen zen, oso urduria zen, inpultsibitate handia zuen eta autokontrol falta. Orduan, bere irakasleak ikastetxearen psikoloarengana eraman zuen.
Test bat egin ondoren, ikusi zuten hiperaktibitatea izateko posibilitate handiak zituela eta espezializatuengana eraman zuten. Froga asko egin ondoren, Miguelek hiperaktibitatea zuela esan zuten, baina ez zuela oso garatuta. Gaixotasuna kontrolatzen laguntzen baldin bazitzaion, orduan beste ikasle bat bezala izatera ailegatu ahal izango zela. Baina,alde batera uzten baldin bazitzaion, orduan ez zuela etorkizun handirik izango.
ETXEAN GURASOEKIN IZAN OHI DITUEN ARAZO BATZUK
Ondoren goiz guztietan amak izaten dituen arazoak aipatuko ditugu: Egunero amak klasera sartu baino ordu bat eta erdi lehenago esnatzen du. Bere
logela hankaz gora egoten ohi da, jolasteko orduan, azkar aspertzen delako eta ondorioz,gauza guztiekin jolasten du, dena lurrean hutsiz. Amak egunero apaintzen dio logela,baina etxekolanak egin eta gero amak jolasten uzten dio, esfortzu handia egin duelako,lan guztiak egin eta gero. Amak egunero, Miguelek jantzi behar duen arropa ohe gainean prestatuta uzten dio. Ama itzultzen denean, Miguel ez dago jantzita eta jolasten ari da. Ama gainean egon behar da, bestela erraz lekoratzen da. Amak gosaria prestatu dio eta umeak gosaltzen hasten da. Baina bat-batean, euli bat bere ondotik pasatzen da,eta harrapatzen eta hiltzen saiatzen da, gosaria jan beharrean. Bere arreta osoa euliarengan du, ama etorri eta bronka botatzen dion arte. Bederatziak dira, klasera sartzeko ordua, eta Miguel, oraindik, etxean dago gosaria jaten. Eta horrela egunero.
Ama saiatzen da umea bederatzitan klasean izaten, baina, era berean, bere anai txikiaren kargu egin behar da, eta oso zaila egiten zaio. Etxean etxekolanak egitea bere lana darama. Amak sariekin jolastu behar du Miguelen motibazioa deitzeko eta etxean zerbait egiteko. Umea zigortzea ez du ezertarako balio. Amak beste trikimailu batzuk erabili behar ditu Miguelek lana egin dezan. Adibidez, “ariketa hori bukatzen baduzu, kamioi berriarekin jolasten utziko dizut”. Horrela umeak ariketa bukatu eta amak bere saria ematen dio.
Informazio gehiago jasotzeko sartu hemen:
http://www.scribd.com/doc/6584555/Ikasle-baten-adibidea
HIPERAKTIBITATEA
AGHA AGERTZEAREN KAUSA BATZUK
Ikerketek oraindik ez dute identifikatu AGHAren behin betiko kausa, baina, itxura guztien arabera, gaixotasunaren sorreran garrantzi handia dute faktore biologikoek, dopamina eta noradrenalina neurotransmisoreen faltak, batik bat.
Dopamina gai kimiko naturala da; adituek diotenez, ‘sariaren’ edo sozialki onartua dagoen portaeraren errefortzuaren atzean dauden garuneko egiturak aktibatu egiten ditu dopaminak. Noradrenalinak, berriz, lausoago jokatzen du garunean, eta, uste denez, alerta-zentzua, arreta selektiboa izateko gaitasuna eta orientazioaren zentzua kontrolatzen ditu. Beraz, erraz uler daiteke dopaminak edo noradrenalinak huts eginez gero lehen aipatutako sintomak agertzea.
Horrez gain, AGHAk oinarri hereditarioa duela pentsatzen dute adituek, baina asalduran inplikatuak dauden geneen sekuentziak zein diren jakiteko hasierako faseetan daude oraindik. Dena den, ingurunearekin lotutako faktoreak ere garrantzitsuak dira, eta familiaren baitako ezaugarri eta faktore dinamiko ugarik eragin edo azalera ditzakete asaldura honen sintomak.
Informazio gehiago jasotzeko sartu hemen:
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=10551
miércoles, 15 de diciembre de 2010
HIPERAKTIBITATEA
1.-Saio bakoitzean ilusio optiko bat aurkezten da, haurrak irudiaren atal ezberdinetan arreta fokatzen ikas dezan.

Zenbat hanka ditu elefanteak?
2.- Asmakizunekin ere haurraren jakin-mina pizten duten eta adimen motekin zerikusia duten galderak egiten dira.
- lehoiak bat dauka, herensugeak beste bat eta tigreak batere ez.Zer da?
- Kamioi baten gurpilak bi metro egiten ditu bira bakoitzean. Zenbat bira eman beharko ditu 24 kilometro egiteko?
- Hegan egiten duen ugaztunik ezagutzen al duzu? Eta igeri egiten duenik?- Ongi dagoena eta gaizki dagoena esaten dizu eta ez da pertsona bat. Zer da?
3.-Ikusmenez jasotako kinadak eta mugimenduak koordinatu behar dira ariketa hauek ongi egiteko.
- Puntuak elkartu eta irudi bat egin dugu goian. Behean irudi berdin-berdina egin behar duzu, puntuen artean marrak eginez.4.-Ikusmena: “Begiaren atalak ezagutzen” (Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloa)Argibideak: Irakasleak arbelean begiaren atalen izenak idatziko ditu: irisa, begi-ninia, betilea, betazala eta bekaina. Ikasleei minutu erdi batez haiek irakurri eta zein atal diren pentsatzeko eskatuko die. Denbora hori pasatzean, ikasleei esango die lehen saioan egin zuten begiaren marrazkia ateratzeko. Arbelean dauden atalen izenak irakaslearen mahaiaren gainean ere egongo dira, kartulina batzuetan idatzita. Ikasleek izen hauek hartu eta dagozkien marrazkiaren zatietan itsatsi behar dituzte.IRISA BEGININIA BETILEA BETAZALA BEKAINAK

5.-Matematikako ariketak (2. eta 3. zikloak):
Itsasontzi bat Pasaiako portuan sartu da 125.000 kiloko zamarekin. 400.000 kilo eraman ditzake gehienez. Pasaian, lehengo zamaz gain, 1.200 kiloko 200 kotxe hartu behar ditu. Eraman ahal izango al ditu?
Informazio geihago jasotzeko sartu hemen:
http://pentsatzenarinaiz.blogspot.com/2010/11/hauek-haur-hiperaktibo-batek-egingo.html
martes, 7 de diciembre de 2010
HIPERAKTIBITATEA
"HIPERAKTIBITATEA TRATATZEAK ESKOLA PORROTA SAIHESTEN DU."
CESAR SOUTULLO Nafarroako Unibertsitateko Klinikako medikua
Haur eta nerabeen
psikiatrian adituak
jakinarazi duenez,
hiperaktibitateak umeen
%5i eragiten die, baina
horietatik soilik %40 daude
diagnostikatuta.
AMAIA ALVAREZ
Iruñea
Arreta gabezia eta hiperaktibitatea
haurren %5ek jasaten duten
nahasmendua da. Nafarroan, adibidez,
4.500 bat umeek dute gaitz
hori. Hala ere, Cesar Soutullo Nafarroako
Unibertsitateko Klinikako
medikuaren arabera, horietatik
%40 inguru soilik daude diagnostikatuta.
Datu hori ikusirik,
umeen jokabidea pediatrarekin
komentatzea gomendatzen die
mediku nafarrak gurasoei. «Gaitza
lehenbailen detektatzeko».
Hiperaktibitate hitza gero eta gehiagotan
entzuten dugu. Zergatik?
Azkenaldian gehiago entzuten da,
baina, jendeak bestela uste badu
ere, ez da gaixotasun berria. Orain
dela ehun urte baino gehiago hasi
ziren deskribatzen. Medikuntzaren
testu klasikoetan ageri dira
geldirik egon ezin ziren haurrei
buruzko kasuak. Orain dela hogei
urte baino gehiago, Amerikako Estatu
Batuetan ikusi zuten sintoma
horiek dituzten haurrek porrot
egiten dutela eskolan. Egun eskari
akademiko handia dagoenez, gurasoek
lehen baino gehiago zaintzen
dute euren haurrek ikastea.
Horregatik hitz egiten da orain
gehiago gaitzari buruz.
Nola jakin daiteke haur batek arreta gabezia
duen?
Arreta faltaren sintoma asko
eduki behar dituzte, haur mugitu
guztiek ez baitute gaixotasun
hori. Geldirik ezin egotea, etxean
eta eskolan arazo asko eta denbora
luzean sortzea, errutinan ezin
sartzea, bere adineko haurrak
baino lehenago arreta galtzea...:
horiek dira sintomak. Dena den,
lehenik, arreta falta eragiten
duten beste gaitz batzuk baztertu
behar dira: ikusmen eta entzumen
arazoak, anemia edo tiroideak,
besteak beste.
Gaixotasun horrek ikasketak egitea eragozten
du?
Gurasoek eta medikuek ez badute
esku hartzen, normalena da umeek
ikasketak ez amaitzea. Baina
gaitza tratatuz gero, eta goiz, gainera,
bizitza normala egin dezakete.
Izan ere, hiperaktibitatea tratatzeak
eskola porrota saihesten du.
Tratamendu horretan hiru eragile
daude: irakasleak, gurasoak eta
medikazioa. Buruko gaitza da; beraz,
medikazioa beharrezkoa da,
gauzak egin aurretik pentsatzen
laguntzen baitie. Botika horrek lagundu
egiten du planifikatzeko
erabiltzen dugun garunaren aurreko
zatia aktibatzen.
Gurasoak ere hezi egin behar dira, beraz.
Bai, konturatu behar dute euren
haurrek ez dietela kasurik egiten
gaitza dutelako, eta ez nahi ez dutelako.
Gurasoek ez badakite horiek
sintomak direla, zigortu eginen dituzte
umeak. Era zuzenean zigortzen
ikasi behar dute, haurren gainean
egonez eta lagunduz.
Tratamenduak zenbat irauten du?
Kasuaren arabera. Herenei haurtzaroan
kentzen zaie, eta beste herenei
nerabezaroan. Gainontzekoek
helduak direnean tratamenduarekin
jarraitzen dute.
Zerk sortzen du arreta gabezia?
Nahasmendu genetikoa da. Arrazoien
%77 inguru genetikoak dira.
Oro har, haurdunaldian eta erditzean
sortutako arazoek osatzen
dute beste %23 hori; odol isuriak,
infekzioak... Haurdunaldian
amak tabakoa edo drogak hartzeak
ere areagotu dezake gaitz hori
edukitzeko arriskua.
Hortaz, kanpo estimuluek ez dute zerikikusirik?
Ez, estresak, presaka ibiltzeak... ez
dute zerikusirik horrekin. Muturreko
gizarteratze falta izateak
—umezurtz etxe batzuetan, adibidez—
gaitza areagotu lezake, baina
hori gutxitan gertatzen da.
Mutilek neskek baino gehiago pairatzen
dute hiperaktibitatea.
Bai, nesken kasu bakoitzeko, mutilen
artean lau topatzen ditugu. Ez
dakigu zergatik. Arreta gabeziaren
hiru mota daude. Batzuek
arreta falta dute, besterik ez; beste
batzuek, berriz, hiperaktibitatea
bakarrik, eta hirugarren taldekoek
bi sintomak batera sufritzen dituzte.
Gehienak hirugarren taldean
daude, baina nesketan bakarrik
arreta falta duten kasu
gehiago dago. Euren munduan
daude egun guztian; ez dute nahasten,
molestatzen. Horregatik,
kasu horiek detektatzea zailagoa
da.
18 HarIan eusKaL HerrIa asteartea, 2008ko ekainaren 17a berria
http://www.siis.net/documentos/hemeroteca/8061714.pdf
miércoles, 1 de diciembre de 2010
HIPERAKTIBITATEA
Zer egin dezakegu gelan haur hiperaktibo eta arreta gabeekin?
Ikastaro honek lau jomuga nagusi ditu:
- Haurren Hiperaktibitatea, Arreta gabezia eta Inpultsibitatea zerk eragiten dituen aztertzea: lehen mailako eta bigarren mailako ezaugarriak.
- Hiperaktibitatea, Arreta Gabezia eta Inpultsibitatea nola ebaluatzen diren ikastea. Ebaluazio tresnak agertzea.
- Haurren Hiperaktibitatea, Arreta Gabezia eta Inpultsibitatea nola trata daitezkeen agertzea.
- Zer egin daiteke gelan haur hiperatiboarekin? Haurren berezitasunak eta adimen mota kontuan hartuta, tratamendu programa baten atal nagusiak aztertzea. Tratamendu Programa azaltzea.
Arreta Gabezia Hiperaktibitatearekin duten haurren lehen mailako ezaugarriak:
- Arreta gabezia: haur hiperaktiboen arreta gaitasuna haur normalen gaitasunaren antzekoa da, baina arreta fokatzeko eta zuzentzeko moduan eta kinadak hierarkikoki antolatzeko moduan bereizi egiten dira.
- Hiperaktibitatea: helburu batera zuzenduak ez dauden mugimenduak egiten dituzte eta gehiegi hitz egiten dute.
- Inpultsibitatea: portaera desinhibitua dute, hau da, bulkadak berehala asebetetzera zuzendua dagoen portaera inhibitzeko gaitasuna galdua dute.
AGHNa duten haurren bigarren mailako ezaugarriak
- Moldaera arazoak: frustrazioa eramateko gaitasun gutxi eta arauak errespetatzeko zailtasunak dituzte.
- Arazo emozionalak: autoestimu baxua (bakartzea, norbere irudi negatiboa) eta egonkortasun gutxi.
- Harreman arazoak: inpultsibitatetik eta arauak errespetatzeko zailtasunetik eratorriak. Beren portaera desinhibitua dela eta, baztertuak geratzen dira hiperaktibo-inpultsiboak eta gizarte harremanetan zailtasunak izaten dituzte.
- Ikaskuntza zailtasunak: 11 urterekin AGHNa duten haurren %80ak 2 urteko atzerapena du irakurketan, idazketan, kalkuluan eta arazo matematikoak ebazten.
AGHNaren diagnostiko irizpideak eta ebaluazio tresnak
- Diagnostiko-irizpideak: DSM-IV-R eta CIE-10ekoak.
- Diagnostiko-tresnak: EMTDAH-AF, EMTDAH-AE, EDAH, . STAIC, CDS, COOPERSMITH, MFF-20, gurasoekin elkarrizketa, irakasle tutorearekin elkarrizketa.
- Komorbilitateak.
- Gardnerrren adimen moten ebaluazioa.
Ikerketarako erabili dugun laginaren ebaluazioaren emaitzak
- Nagusiki Hiperaktibo-Inpultsiboa den taldea.
- Arreta gabezia nabarmena, inpultsibitate eta hiperaktibitaterik gabe duen taldea.
- Nahaste konbinatua (arreta gabezia eta hiperaktibitatea) duena.
- Nahaste elkartuak.
Tratamendu programa
Oinarrizko printzipio batzuetan eta haurren bereizgarrietan oinarritua:
- Ezagutza eraikitzailea sustatzen da. Jasotzailea ez.
- Haurren adimen motara egokitzen diren ikaskuntza esperientziak. Gardnerren adimen anitza (1993): hitzezkoa, zenbakizkoa, espaziokoa, musikala, gorputzekoa, pertsonen artekoa, pertsona barnekoa eta ekologikoa.
- Inpultsibitatearen kontrolean eta erreflexibitatean oinarritutako programa: autoinstrukzioen bidez gidatutako ariketak. Hitzezko arGIbideen eta irudien bidez jarrera erreflexiboagoak sustatzen dira: erantzun latentzia luzatu, portaera antolatu eta haurren inpultsibitatea gutxitu.
- Haurrari gertatzen zaionaren barne-kontrolean oinarritutako ikaskuntza: arrakastaren eta eraginkortasunaren kontrola. Haurrek beren arrakastarentzat eta porrotentzat egiten dituzten egozpenak aztertu eta landu: barneko-kanpoko, egonkor-ezegonkor, global-espezifiko, kontrolagarri-ez kontrolagarri.
- Barne-herstura eta depresio egoerak urruntzen dituzten erlaxazio eta umore ariketak.
- Adimen artistikoan nabarmentzen direnentzat: bertsoak, olerkiak, baliabide musikalak, erritmikoak, dramatikoak.
- Gorputz adimenean nabarmentzen direnentzat: dantza, lasterketak, kirolak, gorputz hezkuntza.
- Pertsonen arteko adimenean nabarmentzen direnentzat: taldeko jokoak, lanak.
- Portaera arazoei aurre egiteko: inpultsibitatea inhibitu, erantzun latentzia luzatu, erlaxazioa, hainbat erantzun alternatibatan pentsatu, itxaroten, txanda zaintzen, baimena eskatzen, sariak atzeratzen, egindako lanak berrikusten, ondorio azkarregiak ez ateratzen ikasi.
Informazio gehiago jasotzeko:
http://www.hikhasi.com/artikulua/1116#materiala
miércoles, 24 de noviembre de 2010
HIPERAKTIBITATEA
HIPERAKTIBITATEARI BURUZKO MITO BATZUK
- AGHA ez da existitzen, zailtasunak dituzten haurrak etiketatzeko erabiltzen da.
Duela 50 urte onartu zen AGHA gaixotasun bat dela.
- Gaixotasun arina da denborarekin desagertzen dena.
%30-70 kasuetan AGHAk nagusitan oraindik dirau.
- Hiperaktibitatea izan ezean, haur batek ezin dezake AGHA izan.
Nahiz eta orokorrean AGHA hiperaktibitearekin edota inpultsibitatearekin agertu, ohikoena arreta ezaren sintomak edukitzea da.
- AGHAk soilik gizonezkoei eragiten die.
Gizonezkoengan eragina izatea 4 aldiz probableagoa den arren, emakumeei ere eragiten die.
- AGHA gurasoen heziketa txarraren ondorio da.
Heziketa txarrak gaixotasuna larritu dezake, baina ez da gaixotasunaren iturburua.
- AGHA gaur egungo bizimoduaren ondorio da, lehenago ez baitzen existitzen.
Egia da gaur egungo bizimoduak (bizimodu azkarra, exijentzia maila altua...) gaixotasun hau indartu dezakeela, baina ez da gaixotasun berria, 1902an detektatu baitzen lehenengoz.
PSIKOESTIMULATZAILEAK ETA MITOAK
- Psikoestimulatzaileek dependentzia sortzen dute.
Medikuak adierazitako neurrian eta eran kontsumitzen badira, ez dute dependentzia sortzen.
- Gaztarora heltzean psikoestimulatzaileen eraginkortasuna amaitu egiten da.
Haurtzaroan etagaztaroan psikoestimulatzaileen eragonkortasuna antzekoa da (%70-80).
- Psikoestimulatzaileek bigarren mailako ondorio ugari sortzen dituzte.
Bigarren mailako ondorioak sor ditzaketen arren, ondorio arinak dira denbora epe laburrean desagertzen direnak.
HIPERAKTIBOENTZAKO LAGUNGARRI IZAN DAITEZKEEN HAINBAT TEKNIKA
JARRERA TAULA
Arreta gabezia edo hiperaktibitatea pairatzen duten haurrengan oso garrantzitsua da ohiturak sortzea. Ondorengo teknika hau ohitura egokiak hartzeko erabili daiteke.
• Kartulinazko taula batean jarrera konkretu batzuk jarriko ditugu. Adibidez: txandak errespetatu ditut, isilik egon naiz, ikaskideak errespetatu ditut...
• Klasearen amaieran ikasleek euren jarrera baloratuko dute gomets ezberdinen bitartez:
Gomets berdea: bete diren jarrerak.
Gomets gorria: bete ez diren jarrerak.
• Denborak aurrera egin ahala gomets berdeak ugarituz joango dira eta gorriak desagertuz.
Jarrera egokiak bereganatu dituztenean emango zaio amaiera jarduerari.
Informazio gehiago jasotzeko:
http://nagopala.blogspot.com/2009/12/psikoestimulatzaileak-eta-mitoak.html
HIPERAKTIBITATEA
NOLA ANTZEMAN ETA TRATATU BEHAR DA TRANSTORNO HORI?
Diagnostiko egokia egin eta tratamendua jartzea prozesu bat izaten da, denbora luze samarra eta zenbait profesionalen elkarlana eskatzen duena.
Era horretako trastorno bat duten umeen arazoak gurasoek nahiz irakasleek detektatzen dituzte beste inork baino lehenago. Garrantzi handikoa da, beraz, horien artean komunikazio egokia egotea. Eta behin umeak horrelako trastorno bat izan dezakeela susmatuz gero, hurrengo pausoa aditu baten laguntza eskatzea izango da (pediatra, psikologoa, edo baita psikiatra ere).
Tratamendurako, hainbat lerro jorra daitezke nagusiki: terapia psikologikoa, gurasoen heziketa, estrategia egokia eskolan eta, azken bide gisa, botika edo farmakoak. Ikus ditzagun bide horiek, labur-labur:
- Gurasoen aholkularitza. Tratamendua eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa da gurasoei beren seme-alabak tratatzen laguntzea, eta horiek hezteko estrategia egokiak diseinatzea. Horregatik, hiperaktibitatea duten umeen guraso-elkarteak oso baliagarriak gerta daitezke lan horretan.
- Eskolan. Trastorno hori duten umeek gainbegirada eta zaintza berezia behar dute irakasleen aldetik. Ikasgaiak beste era batera antolatu behar litzaizkieke (ahal den neurrian), eta motibazio berezia eskaini.
- Tratamendu psikologikoa. Psikologo edo psikiatra baten eskutik, terapiak umearen pentsamendua antolatu eta bere portaera eta eskolako errendimendua hobetzen lagunduko du.
- Botikak. Betiere pediatraren aginduei jarraituz, normalean psikoestimulatzaileak edo depresioaren kontrakoak erabili ohi dira, kasu bakoitzaren ezaugarriak baloratu ondoren.
ZER EGIN DEZAKETE GURASOEK?
- Ez saiatu bi gauza (edo gehiago) batera lortzen. Hobe da banan-banan joatea.
- Ume bakoitzaren ahalmenak kontuan izan, noraino irits daitekeen oso argi edukiz.
- Ez utzi tratamendua bertan behera, umea sasoi txarra pasatzen ari den arren.
- Umeari hitz egiterakoan, begietara begiratuz eta hurbiletik egin beharko genuke. Eta ondo entzun eta hobeto ulertu digula ziurtatuz betiere.
- Hobe sarietara jotzea, zigorrak erabiltzea baino. Zerbait ondo egin duenean hori onartu eta “saritzea” baino gauza hoberik ez dago.
- Saiatu umea giro antolatu batean bizi dadin: ordena, ordutegiari jarraituz, errutina batzuei eutsiz, etab.
- Erakutsi umeari bere sentimenduak eta jarduerak interesatzen zaizkigula. Guri horrela iruditu ez arren, gure onarpena eta laguntza behar-beharrezkoak baititu.
Informazio gehiago jasotzeko:
http://guraso.com/kolaborazioak/nola-jokatu-hiperaktibitatea-eta-arreta-falta-duten-umeekin/
domingo, 21 de noviembre de 2010
HIPERAKTIBITATEA
Hona hemen hiperaktibitatea apur bat azaltzen duen bideo interesgarri bat:
miércoles, 17 de noviembre de 2010
HIPERAKTIBITATEA
Informazio gehiago eskuratzeko sartu orrialde honetan:
