Lehen Hezkuntzako ikasleak gara.Hezkuntza premia bereziak dituzten umeekin lan egingo dugulako aukeratu dugu gai hau.Gai honen inguruko zenbait informazio interesgarri eskainiko dugu.Eskerrik asko gure bloga bisitatzeagaitik.
RSS
Mostrando entradas con la etiqueta Entzumen Urritasuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Entzumen Urritasuna. Mostrar todas las entradas

miércoles, 22 de diciembre de 2010

Oso interesgarria eta entretenigarria iruditu zait, pertsona gor baten kasua hurbiletik ezagutzea horregatik, jarraian agertzen diren bideoak ikustea komenigarria deritzot, pertsona gor baten bizitza ulertzeko eta momentu batean bada ere, zailtsun honen inguruan hausnarketa egiteko. Horrela, ulertuko dugu pertsona hauen egoera eta euren behar espezifikoak gehiago ezagutuko ditugu.

Bideo hauetan pertsona gorrentzako berezia den CRAS ESKOLA _ ko ikasleek egindako kortometraia ikus daiteke. Ikasleen esperientzia errealean oinarrituta dago eta, ikasleak berak dira aktoreak. Hain zuzen ere, Xabiren, 16 urteko mutikoaren, bizitza kontatzen da eta, bere istoriaren unerik garrantzitsuak birpasatzen dira: jaiotza, gorreriaren susmoa, diagnostikoa, eskolako lehenego eguna etab.

Istoria hiru bideo diferentetan kontatzen da eta hirurak ikustera gonbidatzen zaituztet:

  • rompiendo barreras. Historia de un chico sordo (Parte I)
  • rompiendo barreras. Historia de un chico sordo (Parte II)
  • rompiendo barreras. Historia de un chico sordo (Parte III)





http://www.youtube.com/watch?v=rCutjCo0xw0&playnext=1&list=PLA94EB416AEF3F548&index=2

HAUR GORREN ESKUBIDEAK

Gorren hezkuntza sisteman oraindik ere lan handia dagoe egiteko. Ume gorrei egokitutako hezkuntza sisteman aurrerapausoak ematen ari badira ere, oraindik asko dago jorratzeko.
Beharrei erantzuteko borroka egin behar da, eta borroka egiteko era bat biltzea da. Amagoia Osinalde argi eta garbi mintzatu da Ulertuz elkartea sortzeko izan zituzten helburuen inguruan. Haur gorren eskubideen alde lan egiteko jaio zen elkartea, eta egun ere hezkuntza sisteman aurrerapausoak eman dituzten arren, beharrizan guztiak ez dituztela bete aipatu dute elkarteko kideek. «Beharrak hor daude, eta gu pausoz pauso goaz».

Duela hiruzpalau urte sortutako «taldekatze» proiektuaren barnean, haur gorrentzat beharrezkoak diren baliabideak bildu dituzte Bizkaiko lau eskolatan: Portugaleten, Durangon, Basurtun (Bilbo) eta Algortan . Gorrak diren eta ez diren haurrak elkarrekin hartzen dute heziketa ikastetxeotan, eta irakasle bi arduratzen dira horretaz, bata keinu bidez jardunez. «Horrela, posible da hizkuntza bietan hezitzea umeak, eta ez, normalean gertatzen den legez, ahozko hizkuntza keinu bidezkoari gaineztea».Hala ere, aldaketa sendoak oraindik ere emateke daude haur gorren hezkuntza sisteman; Ulertuz elkarteko Monike Gezuragaren hitzetan, ikastetxeetan hainbat elementu egokitu behar dira haur gorren beharrizanetara, tartean logopeden finkotasuna. Izan ere, haur gorren hezitzeaz arduratzen den logopeda esperientzian irabazten doa eta logopeda horren ordez gorrekin inoiz egon ez den beste bat ekartzen badute, atzerapasusoa baino ez da izango haurraren heziketarentzat.

Etorkizuna itxaropentsuUme gorrei egokitutako egungo hezkuntza sistemaren helburua keinu hizkuntza hutsa erakustea baino gehiago da elkartekoen ustez, hizkuntza hori bestelako elementuak irakasteko kalitateko bitartekaria izan behar baita.

Gainera, gaur egun gorra den pertsona batek unibertsitate edo goi mailako hezkuntza jasotzea ia ezinezkoa bada ere, sistema oinarritik aldatu denez etorkizunari begira behintzat, itxaropentsu azaldu da Gezuraga: «Egungo hezkuntza sisteman oinarri geroz eta sendoagoa dago, baina horrek goi mailako heziketan izan ditzakeen ondorioak hemendik urte askotara ikusi beharko dira; oraingo eskoletako haurrak handitzen direnean».Oztopoak oztopo, Euskal Herrian egungo hezkuntza sistema Espainiako autonomia erkidegoekin alderatuta egoera hobean dagoela uste dute Ulertuz-eko kide biek, «proiektu elebiduna bultzatzen duten autonomia gutxienetarikoa baita gurea».

http://paperekoa.berria.info/harian/2004-01-15/016/017/.htm

GORRERIAREN INGURUKO DOKUMENTU INTERESGARRIA

Jarraian aurkitutako oso dokumentu interesgarri bat irakurtzeko gonbidatzen zaituztet. Bertan gorreriaren inguruko ikuskera batzuk agertzen dira, normalean jendeak ikusten ez dituenak, artikulu hau gorren komunitatearekin konektatzen gaitu.

www3.educacion.rionegro.gov.ar/.../lsa.../Concepcionessobrelasordera.doc

ENTZUMEN URRITASUNA DUEN UME BATI IRAKURTZEN IRAKASTEN

Ulertzen zaila bada ere entzumen urritasuna daukaten haurrak ozen irakurtzeko kapaz izan daiteke, zeinuen hizkuntza edo mimika erabiliz. Ikerketa asko egin dira honen inguruan, irakurketa ikas prozesuaren ezinbesteko atala delako. Hala ere haur gorrentzako ipuinak ozen irakurtzeko erabili izan diren teknikak ez dira oso baliagarriak izan. Autore batzuk ikertu dute zelan gorrak diren gurasoek euren seme alaba gorrei irakurtzen dieten, eta konturatu dira askotan elementuak errepikatzen direla. 1993. urtean egindako ikerketa batean forgatu zen gorrak ziren ama batzuk eskema errepikagarri bat jarraitzen zutela euren seme alabei ozen irakurtzean. Eskema horiek estrategiak bezala identifikatuak izan ziren. Aurrerantzean estrategia hauek irakasleek eta gurasoek erabili izan dituzte haur gorrei irakurtzeko.

Autore askoren aburuz, gor helduak erabiltzen dituzten estrategia hauek jarraituz gero, ume gorrak irakurtzeko eta idazteko gaitasun egokiak lortuko dituzte.
Ume gor bateri ozen irakurtzeko Estrategiak honako hauek izan daitezke:

  • une oro zeinuen hizkuntzaren erabilpena.
  • Hizkuntza biak mantentzea umearen ama hizkuntza eta zeinu hizkuntza.
  • Irakurketa haurreraren errealitatera hurbildu.
  • Aurpegiaren espresioaren bidez galderak egitea.

http://www.entrepadres.com/2009-04-02/2076/estrategias-para-ensenar-a-leer-a-un-nino-sordo/

miércoles, 15 de diciembre de 2010

ZER GERTATZEN DA GELA BARRUAN?

Entzumen defizita daukaten haurrez hitz egiten dugunean, kontutan eduki behar dugun beste gauza bat zera da: gorreriaren ondorio bezala mututasuna agertzen dela kasu askotan. Honelako kasuak ematen direnean, normalean,haurrak zaratak atera ditzake, builak, zotinak, negarrak edo oihuak esaterako, entzumen aparatua ez ezik, ahots-aparatua egoera onean dagoelako, baina ez da hitzik esateko gauza, horretarako bereziki irakasten ez zaion artean.

Entzumenean gutxitua dagoen haurrak mintzaira bereganatzeko prozesuan atzerapen bat dauka; ezin bait du ez hitz egin eta ez araurik bereganatu. Ume normalak guzti hori imitazioz lortzen du besteei hitz egiten entzunez eta ikusiz, irakaspen sistematikoa hartu baino lehenagotik ere. Entzumen-gutxituarentzat, ordea, prozesu hau askoz ere zailagoa eta neketsuagoa da, eta baita askoz motelagoa ere; min-tzairaraino duen sarbidea ez bait da berezkoa edo naturala.
Horregatik ume gorrak mintzairaren jabetze, egituratze eta ahoskatzean atzerapena dakar eskolara sartzen denerako eta horregatik oso garaiz hasita entrenamendu intentsiboan jarri behar dugu, kanpoko estimuluak etengabeak, aberatsak (baina ongi neurtuak) diren bitartean.

Dena den, askotan,gertatzen da umea eskolara sartu aurretik ez dela gorreria diagnostikatzen. Bestalde, gerta daiteke, umeak eskola garaia bitartean entzumen galera jasatea. Kasu hauetan, irakasleari dagokio belarriko arazoei zor zaizkien problema horiek diagnostikatzea edo behintzat susmatzea. Irakaslea izan behar da arazoa identifikatuko duena,aldaketaren bat ikusten duenean umearen jarreran, horrela jarraipen bat eginez arazoa identifikatu arte.

Normalean entzumen defizita duten haurrek ongi entzungo diote irakasleari, 1-2 metroko distantzia baino urrunago ez badaude. Baina, irakaslea urruntzen bada, edota buelta ematen badu, seguraski umeak ez dio entzungo. Aspektu hori umearen ikas prozesuan oztopo ugari eragingo ditu, askotan azalpenak entzungo ez dituelako, edo, besteen iritziak kontuan izango ez dituelako. Are gehiago, Klaseko beste muturretik hitz egiten bazaio, umeak atzerapenaz erantzun dezake “eh?” esanez, edota “ez dakit” erantzunez. Hasiera batean, erantzun bi horiek izango dira ohikoenak, entzun ez duen gauza baten aurrean, horregatik arazoa identifikatzeko irakaslearen jarrera eta laguntza ezinbestekoa izango da.
Umea gela barruan elkarrizketa jarraian parte hartzeko moduko leku batean ez badago, arreta galduko du, distraitu itxura du, edo bestela oso jarrera behartuan eseriko da hitz egiten ari den pertsonaren aurpegia ikusteko. Aspektu eta eragozpen guzti hauek ikusita, horrelako kasu baten aurrean komeni da lehen baino lehen arazoa identifikatzea eta umeari laguntza eskaintzea.

Horrez gain komenigarria izango da irakasleari zuzendutako hurrengo gomedioak arretaz irakurtzea.
Entzumen-akatsak dituen ume bat gelara sartu aurretik, ikaskideen artean giro ona sortu behar da. Horregatik irakaslearen zeregina, bere gelan, entzumen defizita duen ume bat daukanean, izango da ikaslearen integrazioa ahalik eta onena izatea.
Entzumen-akatsak dituen ikaslea gelan sartu aurretik (edo arazoa geroago agertzen bada, jakin ondoren) egoki da bere ikaskide izango direnen artean giro ona sortzea. Horretarako, lehenbizi, klasean klase osoari, haur gorra gainerako haurrak bezalakoa dela azaldu behar zaio.
Beste umeei argitu egin behar zaie, ume hauek entzuteko tresna baten premia duela, beste batzuk ikusteko betaurrekoak behar dituzten bezalaxe. Beren jarrerak gelako zeregin eta jolasetan gainerako haurrenganakoa bezalakoa izan behar duela oharterazi behar zaie, ume gutxituak parte har dezan, eta beste guztien artean edonor bezalakoa izan dadin.

Irakasleak, entzumen urritasuna duen umea egoera onean jarri behar du gela barnean, ahalik eta informaziorik gehien jaso ahal dezan; bai irakaslearen aldetik eta baita beste ikaskideengandik ere.

Haur gorrarekin hitz egitean hartzen dugun jarrera oso inportantea izango da. Umeari astiro hitz egin behar zaio; aurrez aurre eta ahoskatze-keinu exageratuak egin gabe, ezpainetan irakur ahal dezan eta esaten zaiona uler dezan. Egokiena da, esaldi laburrak baina ongi egituratuak daudenak erabiltzea. Galderarik egiten bazaizkio, ongi ulertu duela ziur egon behar du irakasleak, berriro esanez edo galdera zertxobait aldatuz. Kontutan eduki pertzepzio-gorrerian ahotsa ozenagotzeak ez diola laguntza berezirik emango; kasu honetan, oinarrizko arazoa ez delako soinuaren intentsitatea, horregatik hitz egin beharko zaio gelako gainerako haurrengana zuzentzen garen ahots-ozentasun berberaz.

Komeni da irakasleak, idatzizko ohar eta argibideez baliatzea ahal duen guztietan. Modu honetan gelan integraturik dagoen haur gutxituaren hiztegia ugaltzeko eta zuzpertzeko.
Hizkuntz arloan zailtasun bereziak dituzten haurrekin, komunikazioak elkar-komunikazioa izan behar du, hau da, irakaslearengandik ikaslearengana, eta ikaslearengandik irakaslearengana.
Gorrari beste haurrei adina egokiera eman zaio hitz egiteko.
Bukatzeko komeni da, irakasleak, haur horien protesia egoera onean dagoela ziurtatzea.

http://isabelcebral.blogspot.com/2008/01/entzumenaren-akatsak-eskolan.html

domingo, 12 de diciembre de 2010

ENTZUMEN URRITASUNA DAUKATEN PERTSONEKIN BERBETAN

Entzumen urritasunaren inguruan informazioa biltzea lan interesgarria da, baina, askotan zailtasun hau duten pertsonen testimonioak entzutea ere interesgarria da. Honetan, Euskal Gorren Federazioaren lehendakaria den Alvaro Ortegaren hitzak eta pertsona gorren irakaslea den Saioa Martinezen iritziak agertuko dira.

Alvaro Ortega bilbotarra da. Ez zen gor jaio, ondoren galdu zuen entzumena. Lagunekin zeinu hizkuntza erabiltzen du, baina familiarekin ahoz hitz egiten duela, kontatu du. «Erosoago sentitzen gara zeinu hizkuntza erabiliz eta horregatik mutu esaten zaigu, baina gezur galanta da: guk hitz egin dezakegu -dio-. Mutuek ahots-kordak falta dituzte edo arazoren bat dute, eta hori ez da gure kasua. Entzumen galeraren arabera, batzuk ondo kontrolatzen dugu ahotsa hitz egiterakoan eta besteok ez» .Zeinu hizkuntza erabiltzeko garaian, askoz errazagoa da ahotsik batere ez erabiltzea, Egitura desberdina daukatelako bi hizkuntzek.
Ia gor guztiak dira ezpainak irakurtzeko gai. «Txikitan logopedarekin ikasten dugu. Entzuten dutenekin komunikatzeko erabil dezakegu, baina ahalegin handia eskatzen digu. Gainera, ezin dugu esaten dutenaren %100a ulertu. Ahoskera antzekoa duten hitzen artean oso erraz nahasten gara. Edo bibotedun bati ez dizkiogu ezpainak ikusten. Oso zaila da guretzat» azaldu du Ortegak.

Saioa Martinez, gorra da jaiotzez. Santurtzin bizi da. Zeinu hizkuntza irakasten du eta gustukoa du. Esperientzia handiena umeekin du, eskoletan. Aurten Botika Zaharreko institutuan goi mailako zikloan eskolak ematen hasi da, eta Oorain arte, irakasle guztiak entzuleak izan dira. Horrez gain, EHUko Arabako kanpusean ere zeinu hizkuntza erakusten die ikasleeI.

«Entzuteko gaitasuna duten guraso batzuk onartzen dute zeinu hizkuntza, baina gerta daiteke erabili nahi ez izatea. Benetan ez dute hizkuntza moduan ikusten, ez dute gaztelaniaren edo euskararen pare ikusten, baina hizkuntza bat da. Lan handia dago egiteko, jendeak ez du ikusten komunikatzeko hizkuntza baten moduan eta bada»

Janire Alonso, Bilbotarra, bertako Botika Zaharreko institutuan ikasi zuen zeinu hizkuntza Janire Alonsok. Orain hiru urte ikasketak amaitu eta handik gutxira Euskal Gorren Federazioan hasi zen lanean.«Gorren elkarteetan eskaera gehiegi dutenean neu joaten naiz; adibidez, abokatuarengana edo medikuarengana laguntzen diot norbaiti. Federazioko ordezkariek batzarra dutela Lakuan edo Diputazioan, Euskalduna Jauregian kongresu bat dagoela... Izan ere, parte hartzea zabala bada, sekula ezingo duzu jakin pertsona gorrik duzun publikoan. Eta interpretaria jarri behar da. Hitzaldietan eta hauteskunde garaiko mitin politikoetan ere eskatzen dute interpretarion zerbitzua»
Kasualitatez hasi zen zeinu hizkuntza ikasten. «Gizarte hezkuntza ikasi nuen. Karrera amaitu eta praktikak drogamenpekotasunaren arloan egin nituen. Ikasten jarraitu nahi nuen. Lagun bat neukan zeinu hizkuntza ikasketak egin zituena eta deigarria egin zitzaidan. Lehen unetik engantxatu ninduen»

  • GORRAK GIZARTEAN DUTEN PAPERAREN INGURUAN:
Alvaro Ortega. «Gizarteak ez du gure ezgaitasuna ikusten. Ikusi hutsera ez dute nabaritzen gorrak garenik, eta entzuten dutenen bezalakoak garela pentsatzen dute. Baina ez da horrela»
Saioa Martinez, gorrak euren identitatearen jabe izatearen garrantzia azpimarratu du . «Gorra jaiotzen bazara argi daukazu zure errealitatea zein den; aldiz, hipoakusikoa bazara -zerbait entzuteko gai- edo gorra geratzen bazara, erdian zaude. Ez zara gorren pareko ikusten; agian hitz egiten badakizu baina ez dakizu entzulea ala gorra zaren. Ikusten duzu gorrak zeinu hizkuntza oso ondo erabiltzen dutela baina zu ez zara horrekin identifikatzen. Eta arazoak sor daitezke. `Zer naiz, entzulea, gorra?', galdetzen diote askok euren buruari. Komunikatzeko orduan egokitzapenak behar ditugu, besterik ez. Komunikatzeko arazorik, berez, ez daukagu»,

      • HEZKUNTZAN DAGOEN HUTSUNEAREN INGURUA ERE ARITU DIRA :

      Hamarkada luzeetan, gorrek eskola berezietan ikasi dute. Orain, gero eta gutxiago dira ikastetxe berezituak eta integrazio eredua ari da zabaltzen. Aldaketa nabarmena da. Baita oraindik dauden hutsuneak ere.

      Alvaro Ortega. «Eta horrek ere bazterketa suposatzen du. Guk ere eskubidea daukagu entzuten dutenekin batera egoteko, gaitasun bera daukagu»

      Saioa Martinez.«Ikastetxe berezituetan irakasleak zeinu hizkuntzan egiten du; aldiz, hezkuntzaren kalitate maila ez da egokiena. Ezin da entzuten dutenek jaso izan duten hezkuntzarekin alderatu. Integrazioarekin hezkuntza maila parekatzen da, baina arazoa da ez dagoela interpreterik. Astean dituzun 30 eskola orduen erdian bakarrik jartzen dizute interpretea; ondorioz gauza askotaz ez zara enteratzen. Gure helburua ordu guztiak interpreteekin betetzea da. Orduan bai egongo ginateke berdintasun egoeran».

      • INPLANTEAREN ERABILERAREN INGURUAN DAGOEN KEZKA ERE AIPATU DUTE:
      Alvaro Ortega. «Guk ez daukagu ezer alde edo kontra, baina informazio falta dago. Zer da benetan inplantea? Gehienek aukera honen alde egiten dute, baina %5ak ondoren kendu egiten du ez diolako balio. Horren arrazoiak azaldu beharko lirateke»
      Saioa Martinez. «Eskola integratuetara doazen gehienak entzun ahal izateko inplantea dute jarrita. Oso egoera delikatua da. Medikuek ez dituzte gorren ezaugarriak ezagutzen. Eurentzako errazena zer da? Inplantea jarri eta eskola integratuetara bidaltzea. Baina beharrezkoa da hezkuntza mailan zer-nolako aukerak dauden azaltzea, baita audifonoen inguruko informazioa, inplanteena... Azken finean, inplantearen metodoa ebakuntza da»

      • INTERPRETEAREN BEHARRA ETA ELKARTEEN LAGUNTZEN INGURUAN ZERA DIOTE:

      «Eusko Jaurlaritzarekin daukagun hitzarmenari esker, medikuarengana edo abokatuarengana joateko edo egoera pertsonaletarako interpretearen laguntza izan dezakegu. Baina ez da beti betetzen, ez dagoelako nahiko interprete. Iritsi ezin direnean federaziora deitzen dute, baina, tamalez, askotan ezetz esan beharrean aurkitzen gara. Urtero txostena bidaltzen dugu Lakuara zenbat kasuri uko egin behar izan diegun jakin dezaten»

      • ETA KOMUNIKABIDEAK ZER? EGOKITUAK DAUDE PERTSONA GORRENTZAT?

      Biak diote ETBren jarrerarekin oso kezkatuta daudela, ez baitagoelako ia azpititulurik. Oso ordu gutxi azpititulatzen dituzte, urtean 500-600 ordu bakarrik; kontuan izanda estatuko telebista kateak 5.000-10.000 ordura iristen direla.

      Egoera ikusita, Euskal Gorren Federazioak Internet bidezko proiektu berritzailea jarri du abian. Zeinu TV izena du eta horri esker gorrek ETBko hainbat eduki zeinu hizkuntzan ikus ditzakete. 2008. urteko irailean eman zituzten lehenengo pausuak eta 2009ko maiatzean hasi ziren lehen saioekin.

      «ETBk, Eusko Jaurlaritzarekin dugun hitzarmenaren bitartez, bideoak ematen dizkigu. Ostean, guk pasatzen ditugu zeinu hizkuntzara. Oso pozik gaude, bisita asko jaso ditugu -esan du Ortegak-. Hamar bat eduki ematen ditugu argitara egunean. Egunean zehar prestatu eta arratsaldean eskaintzen ditugu, astelehenetik ostiralera. Guztiz irisgarria da, eta Informazio Legea betetzeko ere garrantzitsua da. Izan ere, edonork eduki dezake informazioa eskura»


      http://www.gaur8.info/edukiak/20100409/193032/Zeinu-hizkuntzaren-onespenarekin-gizartean-berdintasuna-lortzea-dute-helburu-pertsona-gorrek.




      Gorrak egungo gizartean gutxietsita daude; are gehiago euskaldunen kasuan, ez baitago keinuen hizkuntzarik euskaraz

      Sendagilearengana egin beharreko ohiko bisita, epaiketa batera joatea eta antzekoak egitea pentsaezinak dira gorrentzat. Entzumen urritasuna gutxi ez balitz, gainera, horretaz inor gutxi ohartzen dela ere azpimarratzen dute beraiek sarritan: gainerako ezinduek gabeziaren bat dutela begi-bistakoa bada ere, gorraren ezintasunaz ez gara konturatzen harekin komunikatzen garen arte. «Gizartearen eta instituzioen aldetik gabezia honekiko dagoen ezjakintasuna» nabarmendu beharrekoa dela gaineratu du Carmen Corada Bizkaiko Gorrak elkarteko kideak.

      Entzumen urritasuna gauza arraro bezala ez ikusteko lanean dihardute egun Euskal Herriko gorren elkarte eta federaziokoek. Hezkuntza alorrean ari da batik bat Ulertuz Bizkaiko ume gorren lagunen eta familien elkarteak azken urteetan zehar, ume gorrek gainerako umeek dituzten aukera berdinak izatea lortzeko bidean. Ulertuz elkarteak garatzen dituen ekintzen artean daude, besteak beste, familiei orientazioa eskaintzea eta pare bat ikastetxetan haur gorrei zuzendutako estraeskolarrak eskaintzea. «Gorputz adierazpena eta keinu hizkuntza lantzen ditugu; batetik, haur gorren ikaskideek keinu hizkuntza ikasteko eta bestetik, komunikatzeko ez direla bi hizkuntza behar uste dugulako», nabarmendu du Ulertuzeko teknikari Amagoia Osinaldek:Oinarrizko hezkuntzan aurrerapausu garrantzitsuak eman diren arren, oraindik garapen bidean baino ez dago ume gorrei egokitutako hezkuntza sistema. Halaber, lan eremuan ere egoera beretsuan daude. Bizkaiko Gorrak elkarteko kidearen esanetan, lana bilatzea baino zailagoa da aurkitzen den lan horrek baldintza onak betetzea. Izan ere, pertsona gorrak maila akademiko oso urriarekin bideratzen dira lan merkatura, eta ondorioz, diru sarrera baxuko lanak hautatzen dituzte. «Sinatzerakoan beraien eskubideak bermatzen direla ziurtatu nahi dugu», adierazi du Coradak. Azken batez, pertsona gorrek ez dituzte guk adina baliabide informazioa jasotzeko eta, ondorioz, guk komunikabideetatik jasotzen dugun informazioaren inguruan, esate baterako, pertsona gorrak ez dira ohartu ere egiten.

      Herrialde bakoitzak bere keinuen hizkuntza propioa dauka, eta guztiek ere beren egitura eta ezaugarri bereziak mantentzen dituzte. Hala, herrialde horiek dituzten ohitura espezifikoak eta eskolak berak ere badute zerikusia keinuen hizkuntzan. Are gehiago, Espainian, adibidez, autonomia erkidego bakoitzak bere keinuen hizkuntza dauka, espainieran oinarrituta. Kataluniako gorrek, aldiz, beraien hizkuntzaren arabera sortutako mintzaira propioa dute.

      Hala ere, hizkuntza gutxituen alorrean hutsunea nabari da keinuen hizkuntzan ere. Horixe adierazi du Nekane Mujika Gipuzkoako Gorren Elkarteko kideak. Izan ere, ez da existitzen keinuen hizkuntzarik euskaraz. «Gaur egun ez dago pertsona gorrik euskara dakienik, baserrian bizi izan delako ikasi duen bakanen bat salbu». Bestalde, Euskal Herriko keinuen hizkuntza eta Espainiako herrialde bateko keinuen hizkuntza ezberdinak dira, baina ez hemen gorrak euskaraz mintzatzen direlako, herrialde orotan ematen den ezberdintasunagatik baizik.

      Ondorioz, Euskal Herrian bizi eta euskaraz jakiteko aukerarik ere ez izateak bereizketa dakar Mujikaren iritziz, edozein komunikabidetara jotzerakoan oztopoak izango baititu entzumen urriko pertsonak. «Egunkaria irakurtzea bera ere ezinezkoa izango litzateke gor euskaldunentzat, ez lukete ezer ulertuko. ondorioz horrek guztiak erdarazko komunikabidea hautatzera derrigortzen du gorra den pertsona».Gainera, hainbat familiatan gertatu izan da familiakide guztiak euskaldunak izan eta euskaraz erdaraz baino hobeto jakin arren, entzumen urriko haurrarentzat bere ama edota aitarekin komunikatzea ezinezkoa izatea. Egoera aldatzea oso zaila bada ere aurrerapausuak ematen ari direla aitortu du, hala ere, Mujikak; batez ere hezkuntza sisteman eman dira aurrerakadok. «Ume gorrei, esate baterako euskal gaia euskal eskola batean ez zaio kentzen eta ikasteko aukera,nahi izanez gero behintzat, badauka; eta hau aurrerapausu handia da , izan ere, lehenago egiten zena horixe da hain justu, haur gor euskaldunari euskara ikastea ahalbidetu ez, eta gaztelera egitera behartu». Ekintza hauen ondorioak oraindik nabari ez arren, hemendik urte batutara izango dutela beren fruitua gaineratu du Mujikak.Gorrekin lanean diharduten elkarteetako kideek instituzioen aldetiko jarrera ezkorra eta babes eza salatu dute, alor honetan aurrera egiteko funtsezko giltza direla gogoratuz.


      http://paperekoa.berria.info/harian/2004-01-15/016/033/Bi_bider_diskriminaturik.htm

      sábado, 11 de diciembre de 2010

      ZEINU HIZKUNTZA IKASTAROAK

      Hona hemen zeinu hizkuntzen inguruan informazioa gehiagarria eskeintzen duen aurkitu dudan web-orri bat. Oso betea dena zeinu hizkuntzen inguran mito faltsu batzuk ezetatzen ditu,Zeinu Hizkuntza bidezko Komunikazioaren oinarrizko curriculumaren diseinuaren inguruko informazioa ere eskaintzen du, material lagungarri asko eta iastaro batzuek inguruko zenbait datu.

      http://www.zeinuhizkuntza.info/p/nivel-iii.html

      Familia askorentzat lagungarri izan den eta, beste askorentzat izan daitekeen Euskal Herriko gorren elkarte baten, hain zuzen, Bizkaiko Haur Gorren Familien eta Lagunen Elkartearen web-orria eskuratzea interesgarria deritzot. Bertan, informazio lagungarri ugari eskeintzen da entzumen urritasunaren inguruan.

      http://www.ulertuz.org/

      HITZAK AURPEGI ETA ESKUETAN.



      Espainian ia milio bat lagunek darabilte, zeinu hizkuntza, ofiziala bihurtzeko ahaleginak egiten, Europako hainbeste estatuetan gertatzen den bezala. Pertsona guzti hauek lortu nahi dute aurpegi-eskuen bidez adierazten den mintzaira horren balio linguistiko eta kulturala nabarmentzea.



      Zeinu hizkuntzen aurrekaria William C. Stokoe linguista estatubatuarra izan zen. William 1919.urtean jaio zen eta ikasle gorrekin irakasle bezala aritu zen bizitza osoan zehar. Horrela ikusi zuen denbora askotan uste izan zela gorrek egiten zutena ( kasu honetan ingeleses hitz egiten zutenean ) keinu naturalak zirela edota eskuekin objektuak irudikatzen zituztela. Baina argi dagoena da, esku mugimendu honen atzean egitura linguistiko oso bat dagoela; edozein hizkuntza bezala, bere morfologia, sintaxia eta lexikoa duena. Eta esan beharra dago, komunikatzeko bide horrek soinua ez darabilen arren, sistema linguistikotzat hartua dagoela.

      Zeinu hizkuntzen inguruan argitu beharra dago pertsona askoren artean dagoen uste faltsua. Askok pentsatzen dute zeinu hizkuntza bakarra dagoela, baina errealitatea guztiz bestelakoa da. Mundu zabalean baliatzen diren hizkuntzak erregistratzen dituen Ethnologue erakunde pribatuaren azken edizioak 103 zeinu hizkuntza arautu jaso ditu; horietako bakoitzak hiztun gutxi edo gehiago ditu baina denek dituzte hizkuntzatzat joak izateko ezaugarriak.

      Zeinu hizkuntzan komunikatzea ez da "mimo" jolas bat egitea,Zeinu hizkuntzek berariazko ekoizpen eta pertzepzio moduak dituzte. Hau da, ideiak edo kontzeptuak adierazteko ez dauzkate mimo keinuak bakarrik. Horrela balitz, pertsona zoli eta azkarra, hizkuntza ezagutu gabe, solasketa ulertzeko gauza izango litzateke. Baina, aho-hizkuntzekin gertatzen den bezala, hura ulertzeko ere ikasketa prozesua bete beharra dago. Komunikazioa, eskuak ez ezik, beste hainbat elementuk ere lekua daukate komunikazioan, hala nola, ezpainen mugimenduak, aurpegiko muskuluak, mingaina, sorbaldak eta burua. Den-denek daukate berebiziko garrantzia, eskuek betetzen dutena bezain handia. Horietan datza, adibidez, esaldi bat galdera, ukazio edo berrespena den bereiztea.

      Zeinu hizkuntzak, ahozkoak bezala, berariazko adierarik gabeko unitate elementalen bidez antolatzen dira, elkarri loturik, eta hauek zeinahi kontuz aritzeko balio dute, gauza soil eta zehatzenetik hasita, abstraktu eta korapilatsuenetaraino. Zeinu bakoitzak elementu edo pentsamendu bat adierazten du. Zeinu hizkuntza transkribatzeari dagokiola, hainbat sistema proposatu izan diren arren (mundu akademikotik zetozenak, gehien bat), azkenean baztertu egin izan dira, zeinu hizkuntzek baliatzen dituzten ezaugarri fisikoak atzemateko unean hutsuneak agertzen dituztelako.

      Bukatzeko pertsona gormutu batekin mintzatzen garenean, jarrai behar ditugun zenbait oinarrizko aholku:
      •Entzumen alorreko arazoak dituen norbaitekin mintzatu nahi baduzu, ukitu bizkarrean.
      •Eskuak aho aurrean: ezpainak irakurtzea eragotziko diozu.
      •Logikoa denez, ez mintzatu atzetik; hitz egin beti aurrez aurre.
      •Saia zaitez ahoan ez izaten txikle, karamelu edo zigarrorik; gormutuekin ari zarela, horiek ulermena zaildu egiten dute.
      •Mintza zaitez gormutuekin, ahal dela, mezu laburrak baliatuz.
      http://revista.consumer.es/web/eu/20060201/miscelanea1/


      Bideo honetan zeinuen hizkuntzan erabiltzen den lengoiaren adibidea ikus daiteke.



      lunes, 29 de noviembre de 2010

      AUDIFONOAK ETA INPLANTE KOKLEARRAK

      ZER DA AUDIFONO BAT?
      Audiofonoa soinua anplifikatzeko funtzioa duen laguntza tekniko mota da, soinua hautematea errazteko.

      Entzumen galera mota asko eta hainbat maila daude. Horregatik daude audiofono asko eta banakoen behar ugari tratatzeko ezaugarri eta funtzio aukera zabala dute.

      Gaur egun, audiofonoek erabiltzen duten teknologian arreta jarriz gero ohartuko gara bi mota daudela, audiofono analogikoak eta digitalak:

      • Audiofono analogikoek mikrofono bidez jasotako soinu zeinuak anplifikatzen dituzte eta zeinu elektriko txiki bihurtzen dituzte. Jarraian, zeinu horiek belarrira transmititzen ditu benetako denboran. Zeinuak aldatu egin daitezke teknika analogikoak eskainitako aukeren barruan erabiltzaileek izan ditzaketen beharren arabera. Horien teknologia zaharrena da, ezartzen lehena izan baitzen.
      • Audiofono digitalek soinua eraldatzen dute eta bit bihurtu, zeinuak anplifikatu aurretik manipulatuz. Teknologia digitala erabiltzen dute, horrek esan nahi du ordenagailu txiki baten bitartez erabiltzaile bereziari egokitzeko doi daitezkeela.

      Forman arreta jarriz gero, hainbat Audiofono mota daudela ohartuko gara:

      • Sakelekoak: Oso kasu gutxitan erabiltzen dira. Adin nagusikoekin eta audiofono txiki bat erabiltzeko zailtasunak dituztenekin.
      • Entzumen betaurrekoa: betaurrekoaren besoan sartzen den hagatxoa da eta bertan daude ohiko audiofono baten elementu guztiak. Soinua hezur bidez igortzen da barne belarritik joaten diren dardaren bidez
      • Atzeraentzungailua: Entzumen pabiloiaren atzeko aldean jartzen da eta entzumen kanalarekin pertsona bakoitzarentzako molde desberdinaren bitartez komunikatzen da
      • Kanal barnekoa: Entzumen kanalean jartzen diren audiofonoak dira, hau da, belarri barruan. Osagai elektroniko guztiak sartzen diren karkasa batez osatuta daude. Ez dira egokiak galdera larrietarako, ezta haurrek erabiltzeko ere, horien entzumen bidea oraindik garatzen ari baita.





      • BAHA – Audiofono ezargarriak: BAHA belarri atzean buru-hezurrean kirurgia bidez jartzen den Titaniozko inplante txikiari konektatzen zaion audiofonoa da. Soinu prozesadoreak edo audiofonoak buru-hezurreko hezurraren bitartez soinuaren dardarak barne belarrira igortzen ditu Titaniozko inplantearen eta hezurraren arteko molekula mailako integrazio osoari esker.










      • NORENTZAT DA BAHA?

      Kanpo entzumen bidearen atresia dutenentzat, tinpanoarekin kanpo entzumen bidearen komunikaziorik edo irekierarik ez dagoenean.
      Tarteko edo kanpo entzumen bidearen infekzio akutua dutenentzat, entzumen laguntza behar dutenean baina ohiko audiofonoek infekzioak edo etengabeko jarioak eragiten dizkietenean.
      Otosklerosiak eragindako bide motako gorreria duten pazienteentzat, edo entzumen bide ertaineko itxuraldaketak edo entzumen bide ertain edo kanpokoetako kirurgiaren ondorengo nahasmenak dituzten pazienteentzat, belarriko kirurgia kontraindikatuta baldin badute.
      Alde baterako gorreria neurosentsoriala duten pazienteentzat, BAHA belarri gorrean jarri ohi zaie eta soinua hezurraren bidez belarriko barne entzumen bidera igortzen du, entzumen normala lortuz. Horrela entzuteko aukera eskainiko zaio eta bi aldeetatik datozen soinuak ulertuko ditu, bi belarrietatik entzuteko sentipena lortuz.



      ZER DA INPLANTE KOKLEARRA?
      Inplante Koklearra bi alboetako gorreria sakon eta larria duten eta audiofonoez gutxi baliatzen diren pertsonen kasuan adierazitako laguntza teknikoko mota bat da.

      Funtsean, inplante koklearra kirurgia bidez gorputzean sartutako kanpo eta barne zatiak dituen gailu elektronikoa da. Gailuak soinuak energia elektriko bihurtzen ditu eta elektrodo bidez igortzen ditu nerbio koklearreko nerbio aferentzietaraino, pertsonarengan entzuten duen sentipena eraginez ¿???.

      Hizketa aurreko gorreria duten pertsonetan (ahozko hizkuntza garatu aurretik agertzen diren gorreriak) nahiz hizketa ondorengo gorreria dutenetan praktikatzen da (ahozko hizkuntza garatu ondoren agertzen diren gorreriak). Osoko anestesiarekin egindako kirurgia behar da inplantearen barneko zatiak jartzeko, eta ondoren entzumen errehabilitazioa beharrezkoa da.

      Nola funtzionatzen du Inplante Koklear batek?


      Soinu uhinak sisteman sartzen dira antena aurikularrean (1. irudia) dagoen mikrofono baten bidez eta zeinu elektriko bihurtzen dira. Zeinu hori soinu prozesatzailera igortzen da antzena eta soinu prozesatzailea lotzen dituen kablearen bitartez. Soinu prozesatzaileak zeinu elektrikoa soinu eta hizketa ulertzeko zehaztutako kodifikazio eragingarrienera bihurtzen du. Prozesatu ostean, elektrikoki kodifikatutako zeinua kable fin bidez antenara itzultzen da eta irrati uhinen bidez azalean zehar inplantera igortzen da (2. irudia). Barne inplanteak zeinua dekodifikatzen du eta koklea barruan dauden elektrodo multzora bidaltzen du (3. irudia). Elektrodoek zuzenean koklea barruko entzumen nerbioetako zuntzak estimulatzen dituzte (4. irudia). Entzumen nerbioen estimulazioak garunera bultzada elektrikoak igortzea sortzen du; bertan soinu gisa interpretatzen dira (5. irudia).

      http://www.ulertuz.org/eusk/hijo.asp




      Teorian inplante kokleat bat zer den irakurri ondoren interesgarria iruditu zait, kasu partikular bat ezagutzea. Neska txiki baten kasua da, txiki txikitati gorra geratzen dena eta metodo ugari erabili eta gero inplante bat erabili behar duena.

      ENTZUMEN URRITASUNA DETEKTATZEKO EGIN DAITEZKEEN FROGAK

      Entzumen urritasuna egun, hutsune sentsorial nagusienetariko bat da, sarritan gabezi kausa bat bihurtzen dena. Kalkulatzen da, hamazortzi urte gorako pertsonen artean %20_ak gorreriaren bat aurkezten dutela; 1000 umetatik 1 entzumen galera larri batekin jaiotzen dela eta, 1000 umetatik 4 edo 5 jaiotzen direla entzumen galera oso handiarekin hizkuntza bereganatzeko arazo larriak dituztela. Horrez gain, ziurtasun asko daude gorreria kasuak herri garatuenetan nagusitzen ari direla esaten dutenak. Jarrain gorreria detektatzeko egin daitezkeen proba desberdinak agertzen dira.


      OTOEMISIO AKUSTIKOAK ( OEA )



      Jaioberrietan gorreria signoak detektatzeko erabiltzen da. OEA_k estimulu soinudun bat edo, belarri barneko koklean sortzen den energia akustikoan oinarritzen da. Horrela, egiazta dezake koklearen osotasuna, eta 30 dezibelio goragoko defizita dagoen edo ez detektatzen du.


      TONUZKO AUDIOMETRIA

      Proba subjektiboa bat da pazientearen kolaborazioa behar duena. Pazienteak soinu erreal batzuk entzun behar ditu, intentsitate desberdinetan eta, froga honek neurtzen du zein momentuetan hasten den soinu horiek entzuten. Emaitzak grafiko edo audiograma batean agertzen dira. Barruko belarriak jasoko dituen soinuak, kanpoko belarria medio jasotzen dira, aurikular batzuen laguntzaz.

      • AHOZKO AUDIOMETRIA


      Aurrekoaren berdina da, baina honetan soinuak izan beharrean ulertu behar dena hitzak izango dira intentsitate desberdinetan.

      • IMPEDANZIOMETRIA


      Proba objektiboa da belarri ertainaren funtzioa neurtzeko balio duena, honako gauza hauek kontuan hartuta: presioa, Eustakio tronparen funtzioa, eta mintz tinpanikoaren osotasuna eta mobilitatea. Proba aurrera eramaten da tinpanoaren mobilitatea erregistratzen, horretarako presio aldaketa artifizialak sartuko dira tinpanoan. Hau oso erabilgarria da hipoakusia sentsorialak ikertzeko.




      • JARRERAZKO PROBA AUDIOLOGIKO SUBJEKTIBOA UMEENGAN
      Oso proba erabilgarria da umeetan entzumen maila ikusteko oso txikiak direnetik. Soinudun estimuluei ematen diren emaitzetan oinarritzen dira, estimulu hauek frekuentzia desberdinetan aurkezten dira umearen heldutasun maila kontuan haruta. Inguru espezifiko batean egiten dira akustikoki ondo moldatuta egon behar dena eta pertsonal espezializatu batek egin behar du. Esperientziak erakutsi du proba aurrera eraman bitartean umearentzat oso garrantzitsua dela bere gurasoen presentzia, horrela lasaiago egoteko. Horrez gain, behaketa inportanteak egiten laguntzen du gurasoen presentziak esaterako ikusteko gurasoekiko duen jarrera komunikatiboa bisuala den edo entzumenezkoa den.




      • POTENCIALES EVOCADOS AUDITIVOS DE ESTADO ESTABLE A MULTIFRECUENCIA. ( PEAee)
      Entzumena ebaluatzeko metodo subjektibo berri bat da , oso espezifikoa, jaioberrietan eta haurretan entzumen galerak detektatzeko balio duena. Teknika honek duen abantaila bat dauka objektiboa izateaz gain, entzumen galerarik txikiena detektatzen duela era espezifiko batean frekuentzia desberdinetan ( 500, 1000, 2000 eta 4000 hb ).








      http://www.sorderayvertigo.com/sorderayvertigo/motorapp.html?lang=es&id=1&contenidoID=26

      viernes, 26 de noviembre de 2010

      NIRE SEME-ALABAK ENTZUMEN URRITASUNA DAUKA ETA ORAIN ZER?

      ZER EGIN DEZAKET ORAIN?
      Behin diagnostikoa eskuetan dugula, oso garrantzitsua da abian jarri dugun prozesu horretan nahitaez parte hartuko duten eragileekin (audio-protesistak, zentro inplantatzaileetako profesionalak, logopedak, hezitzaileak…) eta babes garrantzitsua eskain diezaguketen beste batzuekin harremanetan hastea: elkarteak, familiak…

      Kontuan izan behar dugu hizketa gai dugun prozesu honek epe luzerako lana eta ahalegina ekarri beharko duela; beste nolabait esanda, iraupen lasterketa da; hala eta guztiz ere, gure inguruan eskuragarri izango ditugun baliabideak ugariak garrantzitsuak direla kontuan izan behar dugu, prozesu hau guztia ahalik eta ondoen jasan ahal izateko.

      NORA JO?
      Diagnostikoaren ondorengo lehen uneetan, oso garrantzitsua da pauso tinkoak ematea; zer esan nahi dugu horrekin? Eskuragarri dugun informazioa ugaria da eta, ziur asko, jende asko topatuko dugu beren iritziak, esperientziak eta abarrak kontatzeko prest: familia, askotan, ez da gai izaten informazio pilo hori gainditzeko, eta garrantzitsua da lasaitasuna mantentze eta zuen burua baretzeko gai izatea. Izan ere, hori izango da bat-batean etorriko zaizkizuen gaiei aurre egiteko modurik onena.

      Horren inguruan, aipatu beharrekoa da Elkartera jotzea lagungarri izan litekeela, han informazioa, aholkua eta abar eman ahal izango baitizuete erabakiak hartu beharko dituzuen gai ugariren gainean.

      Gogorazten dizuegu zuen Udal Gizarte Zerbitzuetan lortu dezakezuela laguntzak ekonomikoak, ziurtagiriak eta abar.


      NOLA KOMUNIKATUKO NAIZ BERAREKIN?
      Komunikazioaz hitz egitean jakin behar dugu hori egiteko aukera ugari dagoela; lehenik eta behin, ahozko hizkuntza etortzen zaigu burura, normalean erabiltzen duguna baita; hala ere, egunerokotasunean ere erabiltzen ditugun beste komunikazio mota batzuk ahazten zaizkigu: gorputz hizkuntza, keinu naturalak, aurpegiko adierazpidea... horri guztiari komunikazioan muga motaren bat duen pertsonekin txandatzeko eta areagotzeko sistema gisa erabili ahal izateko sortu izan diren hizkuntza, metodo, estrategia,... saila gehituz gero, konturatuko gara aukera zabala izango dugula.

      Gehienetan familiek eta hezkuntza arloan eta (bir)gaitze lanetan jarduten duten profesionalek beraiek aholkatuko dute erabakia hartzea, landu eta indartu beharreko apustua... hala ere, askotan komunikazio osoaren alde egin beharko dugu, hau da, gure esku dauden komunikazio baliabide guztiak beharko ditugu haurrak erraztasunez mezuak jaso eta igor ditzan, azken batean hori baita garrantzitsuena, eta pertsona gisa duen eskubide hori betetzeko ahal duguna egin beharko dugu.

      HITZ EGINGO AL DU?
      Esan dezakegu Entzumen Urritasuna duen edozein haur, garaiz diagnostikatuta eta garaiz anplifikatuz eta errehabilitatuz, hitz egitera irits litekeela, horrekin batera beste arazorik ez baldin badu. Hala ere, ezin da zehaztu noiz hasiko den, zein izango den bere ahotsaren kalitatea, zein hizkuntza garapen maila lortuko duen..., horrek faktore askotan izango baitu eragina: Entzumen Urritasuna agertzeko unea; galera maila; protesi egokitzapena egingo den unea; erabilitako protesia; kasu bakoitzaren gaitasuna eta ezaugarriak; ingurutik jasotako suspertzea...

      http://www.ulertuz.org/eusk/hijo.asp

      Bideo honetan guraso batzuen testimonioak entzuk daitezke, haien seme alaben kasuak kontatzen.

      ONDO ENTZUTEN AL DU ZUEN SEME-ALABAK?

      NOIZ ETA NOLA SOMATU ENTZUMEN URRITASUNA

      o-3 HILABETE

      • soinua egiterakoan umeak ez du gorputza biratzen edo, ez du inongo erantzunik ematen.
      • Amaren ahotsak ez du umea lasaitzen.

      3-6 HILABETE

      • Ahots ezagunek ez dute umea lasaitzen.
      • Eguneroko soinuei erantzunik ez.
      • Ez ditu soinuak errepikatzen.
      • Soinua nondik datorren ez du bilatzen buruari buelta emanez.

      6-9 HILABETE

      • Ez ditu silabak errepikatzen.
      • Ez badu soinuaren iturria ikusten es du erantzuten.

      9-12 HILABETE

      • Galderei erantzunik ez dio ematen.
      • Ezezkoak ez ditu ulertzen.
      • Ez dio erantzunik ematen "eman" aginduari, eskuaren keinua ikusten ez badu.

      12-18 HILABETE

      • Ez ditu gauza eta pertsona familiarrak seinalatzen izendatzen direnean.
      • Entzun eta soinuak egite/imitatzearen jolasa ez du ulertzen.
      • Gauza ezagunak ez ditu izendatzen

      18-24 HILABETE

      • Ahozko ipuinei ez die arreta jartzen.
      • Ez ditu agindu errazak ulertzen keinuekin batera ez badoaz.
      • Kostatzen zaio gorputzaren atalak identifikatzea.
      • Bere izena ez du ezagutzen.
      • Bi berbatako esaldirik ez du egiten.

      3 URTE

      • Esaten dituen berbak ulertezinak dira.
      • Ez ditu esaldiak errepikatzen.
      • Ez die erantzuten esaldi errazei.

      4 URTE

      • Ez daki gertatzen dena kontatzen.
      • Elkarrizketa erraza ezin du mantendu.

      5 URTE

      • Ez du beste umeekin berbarik egiten.
      • Bakarrik senideek ulertzen diote.

      http://soniasas.files.wordpress.com/2008/01/entzumen-urrit.pdf

      miércoles, 24 de noviembre de 2010

      ENTZUMEN URRITASUNEKO UMEAK ESKOLAN


      Entzumen urritasuna duen ume bat eskola inkluibo batean onartua izateko, aurrez aurretik espezialista batek ebaluatu beharko du. Horrez gain, ziurtatu beharko da eskolaren irakasleak behar bezala prestatuta daudela ume hori ebaluatzeko eta ikasgaia umearen beharretara moldatzeko.
      Seguro asko, adierazpenak desberdinak izango direla klase arrunt batean, non ume guztiek entzuleak diren edo, beste batean non, azalpenak egiaztatu behar diren hauek, entzumen urritasuna duen umeari heltzeko. Kasu horretan, irakaslearen zeregina eta ardura handiago izan beharko du, baina emaitzak esker onekoak izan direla ikusteak, jarritako esfortsu guztia justifikaztzen du.
      Eskola inklusiboa oso onuragarria da entzumen defizita duten umeentzat, haien garapen intelektualarentzako eta gizarte harremanetarako. Egunero entzuleak diren umeekin harremanetan egongo direlako.
      Irakasleak klasea gidatzen du eta, bere helburu nagusia entzumen urritasuna duen umea bere klasekideekin batera integratzea izango da. Adinaren arabera erabakiko da, zein izango den azalpen egokia entzuleak diren umeak, gorra den umearekin ondo jardun dezaten.
      Klasearen barnean, isekak eta talde banaketak ekidi behar dira. Oso komenigarria da guztion artean ulertzea eta azaltzea zergatik ume hori behar desberdinak behar dituen: desberdin hitz egiten du, aparato bat dauka belarrian edo aurpegira begiratu beharko zaio berari zuzentzen garenean. Aspektu hauek klasean dauden ume guztiek ulertu beharko dituzte.

      Jarraian agertzen den bidean ikus daiteke eskola inklusibo bat non entzumen defizita eta entzuleak diren umeak agertzen diren.



      http://www.cuidadoinfantil.net/ninos-sordos-y-oyentes-en-la-escuela.html

      viernes, 19 de noviembre de 2010

      ENTZUMEN URRITASUNA



      Gorreria duen pertsona entzumenaren falta edo, galeraren ondorioz, ahozko hizkuntza espontaneoki eskuratu ezin duen pertsona da. Hori dela eta, hizkuntza ikasteko teknika bereziak behar ditu. Hezkuntza ekimen bereziak behar dituen ikasle talde heterogeneo bat da, ez bakarrik entzumen motagatik eta mailagatik, baita ere urritasun horrek euren hezkuntza prozesuan, harreman sozialetan eta garapen pertsonaletan, duen eraginagatik.

      EZAUGARRI OROKORRAK:


      Haur gorren ezaugarri aipagariena zera da: soinu pertzepziorik ez edukitzea. Horrez gain, kontuan hartu behar da hezkuntza erantzuna ez bada ume hauekiko egokitzen, ezaugarri bereziak izan ditzaketela zenbait arlotan, besteak beste: inteligentzian, ikaskuntzan eta garapen sozio-afektiboan.


      INTELIGENTZIAN: haur gorrek eta entzumena duten haurrek, Piagetek deskribatutako estadio berdinak igarotzen dituzte, baina denboran desfasea erakusten dute, eta desfase hau areagotu egiten da pentsamendu hipotetiko-deduktiboan.
      IKASKUNTZAN: haur gorrek ahozko eta idatzizko komunikazioan dituzten arazoak direla eta, informazioarako sarbidean mugak aurkezten dituzte. Ondorioz, ikaskuntza prozesuak moteldu egiten dira. Jokabidearen autoerregulazio eta plangintzan, hizkuntzak duen eraginaren ondorioz, haur gorrek zailtasunak dituze arlo horretan.
      GARAPEN SOZIO-AFEKTIBOAN: ahozko komunikazio zailtasunek egoera askotan frustrazio egoera bat eragiten dute, honek, epe luzera pertsona gorraren nortasuna egituratu edo aldatu dezake. Hautematen ez dituzten arrisku egoeren aurrean euren burua babesteko eta erantzunak aurreratzeko zailtasunen ondorioz segurtasun falta ere izan dezakete ume hauek.

      http://http//soniasas.files.wordpress.com/2008/01/entzumen-urrit.pdf